Usurbil Erraustegiaren Kontra

GREENPEACE talde ekologistako kideak ekintza ikusgarria burutzen ari dira une honetan Gipuzkoako Diputazioaren aurrean. Bere blogean ekintzaren berri ematen ari dira zuzenean.


Hernanin Zero Zabor taldearen izenean, Andoni Tolosa Goikoetxeak gaurko BERRIA egunkarian eskutitza argitaratu du Gezur bonben azpian, ondo egiten jarraitu izenburupean. Honela dio eskutitzak:Gezur bonben azpian, ondo egiten jarraitu Hernaniko emakume eta gizonoi gutun honen bidez animoak eman nahi dizkizuegu hondakinen kudeaketa dela-eta asteotan jasaten ari garen bonbardaketaren erdian. Zubietan Errauste Planta eraiki eta herritarron hondakinetatik negozioa egiten segi nahi duten indarrak ofentsiba gogorrean ari dira. Alde batetik, San Markon estatu kolpea emanda errausketa segu...


Ezker abertzaleko, Aralarreko eta Ezker Batuako ordezkariek prentsaurreko bateratua eskaini dute gaiaren harira. UROLA KOSTAKO HITZA. Amaia Ventas. 2010-07-20Urola Kostako Ezker Batuko, Aralarreko eta ezker abertzaleko ordezkariek Urtetako zabortegiaren itxiera sei urtez atzeratzeko eskatu diote Urola Kostako Udal Elkarteari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ordezkariek jakinarazi dutenez, «azken urteotako kudeaketa desegokiak eraginda», Mankomunitateak ez du dirurik 2012an zabortegia ixteko egin behar diren lanak ordaintzeko. Ildo horretatik, sei urteko moratoria aplikatzeko eskatu d...


Datorren ostegunean, uztailak 22, arratsaldeko 19:30etan, Zumaiako Gazte Asanbladak (ZUGA) antolatuta, Torreberri Gaztetxean atez ateko zabor bilketaren inguruko HITZALDIA. Usurbilgo teknikaria den Izaskun Txintxurretarekin batera, Gipuzkoa Zero Zabor taldeko partaide den Ainhoa Arrozpide usurbildarrak emango du hitzaldia. Azken talde hau, Gipuzkoa mailan atez ateko bilketa bultzatzeko eta zero zabor programekin batera erraustegiaren moratoria eskatzeko sortu den taldea da.


Pasaiako zinegotzi bat izango da San Markos Mankomunitateko buru. Lore Suarez eta Joaquin Martinez zinegotziak dira agintea hartu dezaketen hautagaiak San Markos Mankomunitatean izaten ari diren zurrunbiloek beste albiste bat dakarte: Pasaiako zinegotzi bat izango da Mankomunitatearen buru. Lore Suarez (PSE-EE) eta Joaquin Martinez (EAJ) dira horretarako hautagaiak. PSE-EEk, EAJk eta H1ek hartu dute Mankomunitatearen makila ezker abertzalea, EB, Alternatiba eta UDA baztertuz. Lehenengo alderdi multzoaren iritziz, "horiek ez zuten Mankomunitatea osatzen zuten gehiengo udalerria ordezkatzen"...


Gaur eguerdian Greenpeace talde ekologistak Donostian aurkeztu duen txostenaren arabera, errausketa bideraezina da ingurumen eta sozioekonomia ikuspegi batetik.Txostena eskuratzeko egin KLIK beheko irudian:


Donostiako Udalak Zubietan Gipuzkoako industrigune handiena, espetxea, errauste planta eta ehunka etxebizitza egin nahi ditu. Zubietarrak kezkatuta daude, planak euren herria desitxuratuko duelako. Gaur BERRIA egunkariak bi orriko erreportaia dakar guzti honen inguruan, Zubietaz, Zubietarik gabe izenburupean.


Joan den larunbatean, uztailak 17, Xabier Mikel Errekondok, Usurbilgo Alkateak,  Birziklatu ala erraustu, hor dago galdera izenburupean idatzia interesgarria argitaratu zuen GARA egunkarian. Hona hemen hitzez hitz: Birziklatu ala erraustu, hor dago galdera Hondakinak birziklatu ala erraustu, galdera horretan kokatzen da une honetan eztabaida. Guk, Usurbilen (Hernani eta Oiartzunen, eta laster Debagoiena osoan eta Tolosaldea eta Goierriko herri batzuetan bezala), birziklatzearen aldeko hautua egiten dugu. H1!, EAJ eta PSE alderdiek lehengaia erraustearen aldeko apustua egiten ...


Zaborrak atez ate jasotzeko sistema martxan da herri batzuetan eta gehiagotara zabaltzekoa da Gipuzkoan. Hori hartu du gaitzat Joseba Barandiaranek ondoko bertsoa jarri du bere blogean : Zaborra biltzen hasiak dira hainbat herri atez ate gauzak txukun egitea ez da sekula izango kalte. "Hondakin" dugu gauza jakin bat "zabor" hitzetik aparte, zaborra definitzen baitugu berez "hondakin nahaste": bizimodua zaborgabetzen lehenbaitlehen hasi gaitezke. Doinua: Mutil koxkor bat Egilea: Joseba Barandiaran


Uda Euskal Unibertsitateak antolatutako, Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra? ikastaroaren barruan, Imanol Azpirozek, San Marko Mankomunitateko lehendakariak eta Usurbilgo Ingurumen zinegotziak, Hondakinak: gaur egungo arazo nagusiak eta etorkizuneko erronkak. Usurbilgo adibide praktikoa. izenburupean hitzaldia emango dugu uztailaren 21ean, arratsaldeko 15.00etan Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialean.