Txistu y Tamboliñ

(TXORIMALOAK)141- Txorimaloek ez dute artritisik.142- Inork ikusi ote du inoiz txorimalo emerik?143- Koldarrak bakarrik aritzen dira txorimaloen begietan mokoka.144- Alfer-lana da txorimaloei berbetan erakustea.145- Txorimaloen neguko ahaideak elur-panpinak dira.146- Txorimaloa da eguzkiz eguzki soroan egon arren izerdi tantarik isurtzen ez duen nekazari bakarra.147- Txorimaloen ADNa lastozkoa da.148- Txorimaloak dira bigarren eskuko arropen manikiak.149- Txorimaloak eskopeta  bako ehiztariak dira.150- Probokazioa: txorimaloaren kapelan habia jartzea.Vittu Cherigan


Behin, betiko moduan autoak kalean gora eta behera nola pasatzen ziren begiratzen ari zela, intxixu gorriak beste espaloiko anaiari galdetu zion ea egia zen intxixu berderik  ba ote zen. Bestaldeko intxixu gorriak ezetz erantzun zion, ametsetan baino ez zirela existitzen. Amets errepikatu haietan, intxixu gorriak lokartu eta batera, haiek bezalako intxixu berdeak agertzen ziren, justu maila bat beherago, eta espaloietan pilatutako jende-aldrak kalea zeharkatzen zuen, automobilen ezelako beldur barik, gelditu egiten baitziren, jendetzari pasatzen uzteko.   Horretan geratu zen i...


Faustin Arrieta pozik zegoen bere Peugeot 205 zaharra Boluetan utzi zuenean. Pozik edo... Hirurehun mila kilometroko adiskidantzaren ostean, hartua zuen erabakia: automobil berria erostea. Modernotasunarekin ezkontzen zen modeloa aukeratua zuen, jasangarritasunaroaren izpirituarekin bat zetorrena, hain zuzen ere: Toyota Priusa. Zuztarretik aldatu nahi zuen ordura arteko bizimodua, eta hortik hasiko zen: auto berria, bizitza berria. Hain erraza izango balitz berriro bizitzen hastea!   Peugeotaren motorra betiko mutuarazi orduko, Faustin Arrietari halako zirrara garratza sorrarazi ...


131- Gure mundua, bazterketa-lasterketa. 132- Koipelustrea baino txarragoa, ozpinlustrea. 133- Gautxoriak, ilargiloreak. 134- Hausnarlaiak falta ditugu. 135- Jasangarritasun jasanezina! 136-  Arima ikustea gaitza da, baina ikuztea, gaitzagoa. 137- Alferrik da motxila betetzea leporatu ezin baduzu. 138- Ispilua asmatu arte, zahartzea ikusezina zen. 139- Noiz ospatuko da munduko egunik gabeko munduko eguna? (edo hobeto: mundurik gabekoa) 140- Bizitza, denbora-pasa; heriotza, denbora-pausa.  Vittu Cherigan


121- Zer naiz ni? Zu? Naizisista hutsa! 122- Gerundioetan bizi gara, baina ororen etorkizuna iragana da. 123- Aho bete hotz utzi nauzu! 124- Harresi sustraidunen atzean ezkutatzen gara. 125- Nor da gose-eramaileen boz-eramaile? 126- Landaturismotik porlandaturismora. 127- Askok, merkealdian, behera penak. 128- Gure historia zatiketen biderketa da. 129- Ezjakintasunik txarrena, ezjakinahiena. 130- Gizona zer den? Zakil hutsa!  Vittu Cherigan


Nire aitaren etxeadefendituko dut.Otsoen kontra,sikatearen kontra,lukurreiaren kontra,justiziaren kontra,defenditueginen dutnire aitaren etxea.Gabriel ArestiZelan jasan du denboraren astindua Arestiren poema honek XXI. mendean barna? Hona hemen Miguel Braviaren ikuspegia.


111- Sumendiak eztul egiten duenean, hondamendiak aharrausi egiten du. 112- Zuzenbide ostiatuan bizi gara. 113- Hegan egiten jakingo bagenu, zizarea izatearekin amestuko genuke. 114- Zaharrago eta adinmendunago. 115- Entzugabekeriatik zentzugabekeriara, urrats bakarra. 116- Nola deitzen da fedea uzkitik sartzen saiatzen direnen doktrina? Federastia. 117- Antisorgailua da antizahargailu onena. 118- Arrastaka doaz asko arrakastara, arrastaka guztiak arrakastatik. 119- Formula konplikatuena sinpletasunarena da. 120- Aitzakia tatuaje mota bat baino ez da.  Vittu Cherigan


101- Huts egiteak badu abantaila bat: beti daukazu berriro huts egiteko aukera.102- Galtzerdi zulodunek usain hobea dute.103- Geroa erorkizuna da.104- Oso errazistak gara.105- Lurraldetasuna, lurroldekeria.106- Zerbitzari! Harri bat topatu dut giltzurrunean!107- Gure bizimodua, katalogoetan salgai.108- Oroimenak oraimena balu...109- Hona animalietatik egiaz bereizten gaituena: gu gezurtiak gara.110- Batzuen izaera errazago aldatzen da traje batekin ehun libururekin baino. Vittu Cherigan


91- Mugetan harriak barik ogi-apurrak erein bagenitu… 92- Aguretan, adurra begietan. 93- Ponpeia Vesubio eske(r). 94- Nola uztartu teoria eta patrika? 95- Berriketa asko, eta berrikuntza gutxi. 96- Konpromisoa saltzen dut. 97- Globalizazioa ornitorrinkoa da. 98- Sare sozialetan harrapatu gaituzte. 99- Hiltzeak gauza txar bat du: behin baino ez da gertatzen. 100- Hobe intxaurpean lo, erretratuetan itzarrik baino.  Vittu Cherigan


Lucas Valdes

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2010-03-30 16:26

Lucas Valdes zine-areto hutsean sartu da. Goizegi ailegatu dela pentsatu du, eta denbora izango duela lo-sumatxoa egiteko. Eta, txarteltxoak adierazten dion ilara eta butakara joanda, bertan jesarri eta lokartu egin da.  Amets egin du zine-areto batean itzartu dela.  Altzoan duen poltsatik libreta beltza atera eta idazten hasi da: “Oraindik askotxo falta da filma hasteko. Bakarrik nago. Denbora ematearren edo, pantailari begiratu eta irudikatu dut bertan harrapatuta nagoela. Handik, hamaikagarren ilaran libreta beltz batean zerbait idazten ari den horri begira...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210