Udazkena

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-05-12 12:06

Udazkenero

hona etortzen naiz

hego haizeak jotzen duenean

Artxandako polikiroldegira.

Udako igerilekua eta tenis zelaiaren artean

 bainu jantzi estuarekin

eskilaretan etzan egiten naiz

eta gorputza olioztatzen dut

azalak osto kolorea har dezan.

Eta horrela eguzkiak

berotzen nau

bere egun onenak eman dituen homosexuala

banintz bezala.

 

                                                                           Lodinowsky


Utzi iruzkina: