Sisifo Arratian

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-02-22 08:41

Oi Sisifo

Euskal Herriko harri-jasotzaile guztiak baino

indar gehiago daukazun horrek

esaidazu

maitasuna kartoizko harria baino

arinagoa dena

eta koka-kola bat emango dizut.

Oi Sisifo

Jainkoak engainatuz infernutik irten den gizaki bakar horrek

esaidazu

maitasuna goroldiorik hartzen ez duen harria dena

eta izerdia sikatuko dizut.

Oi Sisifo

Arratiko bailarara iritsitakoan

harria Gorbeian gora eramaten duzun horrek

esaidazu

Urkiolan dagoen meteoritoa zeure harri tzarra dena

eta tiroka akabatuko zaitut.

 

                                                                           Lodinowsky


Utzi iruzkina: