Agindua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-01-26 22:23

Umeak jakin behar du
etxean nork agintzen duen.
Diziplina behar dute
eta haien heziketa gurasoen lana da.
Ezin dute
atso zaharrari
 puta vieja deitu
ez apaizari
bele beltz
edo agintzen duenari
faxista.
Horrelakoetan umea zigortu egingo dugu
telebista ikusi barik,
txintxauetan ibili barik
edo txutxeak jan barik.
Umeak jakin behar du
etxean nork agintzen duen
eta dena ondo joango da
putasemea izanda ere.


Lodinowsky




Utzi iruzkina: