The Indezents bloga >>

Asteak neramatzan Willis Drummonden azken diska den Istanteak honetako zerbait jarri nahian iganderoko atal honetan. Gaur azkenean, topatu dut zortzi instante hauetako bat sarean eta nire zorterako, azken lan honetako kantu kuttunenetako bat dut, Noiz da gero? hain zuzen ere. Diska ederra dugu baionarren hirugarrena. Lehen entzunaldian ez zaitu harrapatzen aurreko biek eta gehienbat lehenak bezala baina entzunaldi batzuen ostean, oso zaila da burutik kentzea, aurreko biak bezalaxe, bigarrena gehienbat. (hiru aste daramatzat diska autoko erreproduktoretik atera gabe). Betiko indarra, amorr...


Post hitzaurreak ondorengoa esan nahi du, beste zerbaiten ostean datorren zerbait. Hala ere, beste hori izenean izaten jarraitzen du beraz, beste hori gabe ulertu ezin daitekeela argi eta garbi uzten digu izenean bertan. Adibidez, eta musika etiketak adibide bezala hartuta, Post-Punka Punkaren ostean datorrena izango litzateke beti ere, Punk-etik pasatu ostean eta honen influentzia eta eragin osoz, Punk-aren eboluzio bat azken finean. Ederki, ba post-demokraziaren arora iritsi gara, ongi etorri! Demokraziaren eboluzio ankerrak beste zerbait sortu du eta eskuetatik joan zaigu. Bizi pro...


Gaur arratsaldean izan dut honen berri eta onartu beharrean nago sutan jarri naizela. Horrelakoetan, blogak ordaintzen ditu nire beroaldiak eta asko pentsatu gabe erabaki dut etxera iristean, afera honetaz arituko nintzela hemen bertan. Orduak pasa hala ordea, nire beroaldia baretzen joan da eta orain lau ordu garbi nuena, zalantzazkoagoa da (zahartzen ari naiz, edo indarra galtzen agian...) Hasieratik hasiko naiz. Goieniz Zineklubak ikaragarrizko lana egin du urteetan zehar Beasainen zine eta zinezaletasunaren alde, egiten jarraitzen dute. Gutxi dira eta azken urteetan laguntza eske dabi...


Notizia izan ditugu Manel bartzelonarrak azken asteetan beraien bigarren lanak lortutako markaren ostean. "10 milles per veure una bona armadura" (2011) izan da diskaren izena eta espainiar estatuko salmenta zerrendaren buruan kokatu da. Gauza arrunta ematen du baina datu bat falta da istori honetan lortu dutena hobeto ulertu ahal izateko. Manelek kataluindarrez kantatzen du. Joan Manuel Serraten garaitik ez zuen kataluindarrez kantaturiko diska batek halakorik lortzen eta Ken Zazpi kataluindarrak izan dira balentria horren egileak. Ziur nago Negu Gorriak edo Berri Txarrakek adi...


Igandean Josu Zabalari eginiko elkarrizketa bat zekarren Gara egunkariak eta ikusi bezain pronto, hasieratik bukaerara ezertxo ere galdu gabe irakurtzeko erabakia hartu nuen. Beti da interesgarria Josu Zabalak esaten duena edo ia beti (honek ere izango ditu bere egun txarrak...) eta elkarrizketa honetan ere, halaxe izan zen. Kazetariak nabarmendu zuen titularrean hurrengoa irakurri zitekeen: "Gaur egun Euskal herrian egiten den musikaren maila sekula baino altuagoa da" eta egia esan, erabat ados nago. Hala ere, beste adierazpen batek deitu zuen nire arreta. Bertan, Zabalak zioen ez zuela p...


Asa izena du eta nigeriarra da. “Beautiful imperfection” bere bigarren lana da eta izugarrizko energia du bere baitan. Egia esan, ez dakit nondik atera den ere. Buenafuenten ikusi nuen “Be my Man” zoragarri hau kantatzen eta izugarri gustatu zitzaidan. Ezin dizuet askoz gehiago kontatu, doinu dantzagarriak, bizitzeko gogoa kutsatzen duten melodiak eta ahots zoragarri bat. Kantu eder hau gustoko baduzue, ez zalantzarik izan lan osoa eskuratzen.


Post hau idazteko azken urteetan lantzen ari naizen idea agertzen den beste post baten bila hasi naiz berriz ere, berdina ez errepikatu behar izateko. Nire harridurarako ordea, idea bera idatziz sekula jarri ez dudala konturatu naiz… (sinestu ere ezin dut egin oraindik…). Orokorrean, ideia hau egiten dudan guztian presente dagoela pentsatzea gustatzen zait; irratian, Jazpana! Jaialdiaren atzean ere filosofia hau dago eta nola ez, baita blog honetan ere. Berriz ere berdina ez gertatzeko, gaur hitzetan jarriko dut. Euskara-zalea naiz, nire hizkuntza da eta maite dut. Ondorioz, euskararen su...


Monique

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-21 22:20

Monique izena du. Berrogeita hamar urte inguru izango ditu edo hori ematen du behinipein... Ziuraski aspaldi gainditua izango du mende erdia baino ez zaio nabari. Abuztuko zerua bezain begi urdinak ditu, indarrez beteak eta begietara begiratzen zaituenean gainontzekoek baino barnerago ikusten duenaren sentsazioa ematen dizu. Agian, zure sekretu guztiak ezagutu arte... Hala ere, ez da du kikiltzen zaituen begirada horietako bat. Ziuraski inork baino gehiago bizi izan du metro eta hirurogeita hamar inguru neurtzen duen emakume fin eta gihartsuak eta begirada garden horrekin, bere onespena em...


Ikaragarri gustatu zitzaidan “Hometowns” (2008) The Rural Alberta Advantage kanadiarren debut lana. Bertan, kantu zoragarriez gozatzeko aukera eskaini ziguten. Beste batzuen artean, "Edmonton" energiko hura edo "The Ballad of the RAA" hipnotikoa. Jakinminez itxaroten ari ginen bigarren lana eta 2011ak beso azpian ekarri du “Departing” hau. Hasieratik amaierara goruntz doan eta amaieran eztanda egiten duen diska dugu. Ez dute gauza gehiegi aldatu nahi izan baina errepikapen usairik ez izatea lortu dute aldi berean. Puntu egokia bilatu dute bigarren lanerako eta lehena bezalaxe, erabat gomen...


Orain hilabete batzuk argiataratu zuen Zea Mays talde bilbotarrak "Era" lana. Diska bikaina izan genuen (beti egiten duten bezala) eta kantu eder bat baina gehiago aurkitu ditzakegu bertan. Baliabide elektronikoak erabiltzen hasi dira gainera dagoenenko seigarren lana duten honetan eta jauzi horretan, Split 77 taldekoek emandako laguntzak emaitza zirraragarriak eman ditu. Hala ere, ez nator gaurkoan diskaz hitz egitea atzo bertan aurkeztu zuten “Negua joan da ta” lehen singelaren bideoklipaz baizik. Lankide batek galdetu dit gaur goizean ea ikusi dudan, eitb.com-en jarri zutela e...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!