EGOIBARRA, Eibarko kultura ondarea 2016/07/01 Antzina, latina erabiltzen zen; gaur egun, euskara. Hona dakartzagu testuok gure herriko erritu zahar honen lekuko. Akondiako San Pedro ermitan, "konjuroa" egiten da urtero, San Pedro egunean (jai bada) edo hurrengo domekan. Aurtengoa uztailaren 3an izango da. Konjuroaren helburua izaten da larre-soroak bedeinkatzea eta ekaitzetatik babestea. Hauxe da gaur egun erabiltzen den testua: Jainko Aita, zuk agindu zenion gizonari lurra gorde eta landu zezala; apaltasunez hauxe eskatzen dizugu: uzta ugari eman iezag...


Joseba Irazoki musikarentzat dena da nire bizilaguna igogailuko elkarrizketei dagokionean. Benetan, ezin duzue imajinatu ere egin zein birtuosismo mailara iristen den. Berritzaile bat da, jakintsu puta bat ! Izen txarra dute igogailuko elkarrizketek eta egia esan, nik ere ez nituen batere gustuko tipo hau ezagutu arte. Ordu berdinean ateratzen gara lanetik eguerdiro eta badirudi gure lantokiak etxetik distantzia berdinera daudela. 13:09etan (minutu bat gora edo behera) garajeko atera iristen banaiz, badakit igogailuan berarekin topatzeko aukera handiak ditudala eta zirrara batek gorputza ze...


Independentzia! Zein gauza polita eta desiratua… Ez naiz ordea Euskal Herriaz edo kataluniaz ari, nire bizitzaz baizik. Badakit azkenaldian zailagoa ematen duela gazte bat independizatzea gure herriak askatasuna lortzea baino baina horrelaxe dago kontua (30 urterekin gaztea naizela esaten uzten badidazue behintzat…). Ikasle garaietan zazpi urte pasa nituen ikasle pixuetan bizitzen eta guztia kontrolatua izango nuela pentsatzen nuen... Kaka! Zerbait aldatu da nire buruan. Beno, nire buruan eta nire poltsikoan… Gure ikasle pixuetan urtean bi aldiz garbitzen zen etxea, azterketa garaian (Ez da...


Uda honetan zaping amaiezin asko saio berbera ikusten amaitu ditut. Hasieran nazka aurpegiarekin, harriduraz gero eta barrez lehertzen bukaerarako. Entzuna nuen saioa esistitzen zela baina sekula ez nion arreta gehiegi eskaini. Saioaren izena, Jersey Shore da. Lotsagarria da bai, bertan agertzen diren pertsonek (zerbait esateagatik) ez dute errespeturik ere merezi, edozein gauza dira eredu bat ezik baina zer nahi duzue esatea? Oso dibertigarriak dira… Saio honen arrakasta ikusita, MTV kateari (garai batean musika kate zena) beste herrialde batzuetan ariketa berbera egitea otu zitzaion eta...


Hemen duzue Borthuzai eta bion alter-hegoek idatzitako bigarren Bat eta Bat zutabea Goiberri aldizkari berrirako.  


Hemen duzue Borthuzai eta bion alter-hegoek idatzitako lehen Bat eta Bat zutabea Goiberri aldizkari berrirako.


Aspaldi ikusi ez dudan laguna batek idatzi berri dit. Bere emailean murgiltzen hasi eta aspaldiko mezuetan galdu omen da gaur. Horretan ari zela, garai batean (ez dakit zenbat urte pasa diren ere...) Segura Irratian aurrera ateratzen genuen Keler Nation saiotik, KELER garagardo markara bidali genuen gutun hau aurkitu omen du. Esan beharrik ez dago, ez genuela erantzunik jaso. Hementxe duzue:   Estimado señor o señora que lee los e-mails de Keler:Le escribo esta misiva para confesarle que desde muy temprana edad somos asiduos consumidores de su producto estrella y cu...


Plazan musika entzuten da, buruko minak gosea kendu dit edo… Gaur euria egin du. Ikaragarri gustatzen zaizkit horrela hasi eta bukatzen diren olerki eta kantuak. Garrantzi handirik gabekoak diruditen baiztapenekin hasten dira. Karga emotibo handia ezkutatzen dutenak ordea, aski sinbolikoak… Lehen esaldi hori irakurri edo entzutean, jarraian etorriko den burutapenaren mamia hori izango dela pentsatzen duzu baina ez, oker zabiltza. Baieztapen hori; plazan musika entzuten dela… Buruko minak gosea kendu diola edo… Gaur euria egin duela, burutapen horren lekukoak besterik ez dira. Une horretan,...


Sekula imaginatuko ez nukeen efizientzi eta erosotasuneko garraio publikoa, tulipan koloretsuz betetako zelaiak, ipuin batetik ateratakoak diruditen errota txikiak, zuk eskerrik asko esan aurretik ez horregatik esaten dizun herria zuk eskerrak eman ostean, berriz ere ez horregatik esateko. Inoiz ikusiko ditudana baino masaje txinatar lokal gehiago kale bakar batean nola ez, happy ending eta guzti. Jatetxe txinatarrak, korearrak, pakistandarrak, australiarrak, italiarrak, turkiarrak, espainiarrak... Bertakoen sukaldea ordea... usaindu ere ez. Jendea aztoratzen duen soinuak besterik er...


Monique

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-21 22:20

Monique izena du. Berrogeita hamar urte inguru izango ditu edo hori ematen du behinipein... Ziuraski aspaldi gainditua izango du mende erdia baino ez zaio nabari. Abuztuko zerua bezain begi urdinak ditu, indarrez beteak eta begietara begiratzen zaituenean gainontzekoek baino barnerago ikusten duenaren sentsazioa ematen dizu. Agian, zure sekretu guztiak ezagutu arte... Hala ere, ez da du kikiltzen zaituen begirada horietako bat. Ziuraski inork baino gehiago bizi izan du metro eta hirurogeita hamar inguru neurtzen duen emakume fin eta gihartsuak eta begirada garden horrekin, bere onespena em...


Medikuan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-01 21:49

- Egunon - Egunon bai... - Beno, ba zer diote analisiek? - Orokorrean ondo daude, osasuntsu zaude baina transaminasen kopuruak arduratzen nau. Altuxamarra da... - Eta zer da hori?- Gibela neurtzeko parametro batzuk direla esan dezakegu... Imaginatu gibelak lanerako obreroak behar dituela. Ba zenbat eta lan gehiago izan gibelak, obrero gehiago, transaminasa gehiago... - Eta? Ederki ari da lanean orduan nire gibela ezta? Obrero guztiak legezko kontratuarekin ditut gero kar kar kar - ... Edalea al zara? - Beno, asteburuetan gehienbat - Eta zenbat edaten duzu? - Ba ez dakitpa... Ez dut sekul...


Beroaldika funtzionatu izan dut beti... Zaletasunak, kirola, betebeharrak, lana... Hala ere, badira gauza batzuk beti itzultzen direnak azken finean, nire bizia abertatsago egiten dutelako, bizitzaz gozatuarazten didatelako edo besterik gabe, behar ditudalako. Aurreko astean, hauetako batekin topatu nintzen oraingo honetan, diska formatuan. Jeff Buckleyren Grace diska gogoratu nuen astelehen goiz batean eta aste osoa pasa dut entzuten. Ez dakit zergatik oroitu nuen, ez dakit zergatik etorri zen nire burura goiz makardun enpanatu hartan baina etorri zen eta ahaztuak edo utziak nituen hainba...


Joseba Sarrionandiaren azken liburua irakurtzen ari nintzela, sareko biltegi miresgarri baten berri jakin dut: Urazandi digital.Izan liteke sortu zenean haren berri irakurri izana, baina, nolanahi ere, erabat ahaztua izango nuen, ezusteko ederra izan baita niretzat. Hara nola aurkezten duten paratzaileek:Urazandi Digitala proiektua Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren ekimena da eta Amerikako herrialdeetan XIX. mendeaz geroztik agertutako aldizkako euskal argitalpenen digitalizazioaren erronkari heltzea du helburu. Jatorrizko aleak hamaika liburutegi eta artxibotan barr...


- Beasaina? - Bai bai, sartu Bere bota beltz eta gona koloreduna autoan sartu ditu - … - Uste dut hamasei urte nituenetik ez nuela autestopik egiten kar kar kar baina lagun batzuekin geratu naiz eta ez nuen nola joan. Azkar hartu nauzu ordea, zortea izan dut - Etzait ezer kostatzen. Horrela behintzat konpainia izango dut bidean (konpizitate irribarre batek ihes egin dit) - … - Eta? Nolatan hemendik? - … - Barkatu, ez dakit ixilik egoten… Ze inporta zait niri zertan zauden hemen kar kar kar (deserosotasun irribarre batek ihes egin dio) - Ez… Egia esatea nahi baduzu autoarekin buelt...


  "Ekaitza badator eta ni zai. Zintzilikatuta nituen arropak jaso ditut eta ekaitza badator. Ekaitza badator eta ni zai. Leihoak itxi ditut eta portxeko aulkiak ere lotuak daude eguzkia denean itzala ematen didan zuhaitzera eta ekaitza, gertuago dago. Ekaitza badator eta ni zai. Portxeraen erdian eserita nago laino beltzari begira, “Jaso al ditut etxe atzekaldean nituen gauzak? Bai, barruan daude”. Ekaitza badator eta ni zai. “Hamaka gorde al dut? Bai, autoko maleteroan dago”. Ekaitza badator eta ni zai. Laino belatzari begira nago eta ez dut ezer gehiago egiteko ekaitzari itxarotea ba...


  Larunbat iluntzean Lekeitiora iritsi eta zalantza handiak genituen gauean egin behar genuenaz. Beasainera itzuli eta Ormaiztegin parranda bota, Beasainera itzuli eta Beasainen trago batzuk hartu, Lekeition geratu eta furgonetan lo egin edo Lekeition geratu eta hiru artaburu beasaindarrentzat logela bat bilatu.   Ez ziren ez aukera gutxi baina saria jaso eta kanpoan zen klima tropikala ikusita, hoberena Lekeition geratzen izango zela pentsatu genuen. Hala ere, gure inkoszientziarako berezko jarrerari kontra eginez hotelen batean lo-gela bat hartzea erabaki genuen goizean deskants...


  Ring, Ring! -         Bai esan? (oso edukatua naiz telefonoz) -         Egunon, Gizakerretik deitzen dizut hurrengo minutuetan gazteek politikaren inguruan duten pertzepzioaz inkesta bat egin ahal izateko eta bide batez, bazkaltzeko duzun ordu erdia izorratzeko. Zer iruditzen? Ez zuen juxtu-juxtu hori esan baina kontzeptua berdina zen. Kontua da aspaldi ez nuela inkesta bat egiten eta humorez harrapatu ninduela beraz, baiezkoa eman nion (lau minutu xixtrin omen ziren eta gainera oso ahots goxoa zuen). -&...


  Uztailaren hasieran Saloun izan nintzen (urbanismo eta zentzu terminoak elkartuezinak diren erresuman) eta han dibertsio kontzeptua aldatuko duen asmakizun izugarri batekin topatu nintzen. Entzuna nuen behin baina gehiagotan dena asmatua dagoela, ez dagoela ezer berririk, gaur egun egin beharrekoa aurretik asmatutakoa birmoldatu eta konbinatzea dela modu horretan, produktu berriak sortuz baina orain arte, inork ez du asmakizun kontzeptu hau jarraian azalduko dizuedan iluminatu honek bezain hurrun eraman.   Hondartzara zoaz lagunekin eta mila gauza eramaten diituzu aurretik dituz...


  Beasaindarra naiz, Beasainen jaio nintzen eta bizi guztia bertan eman dut. Makina bat aldiz entzun dut gure herrian ez dela herri sentipenik baina nik behintzat, badut. Agian, eragina izango du nire etxekoak arbola genealogikoa egiten aritzeak eta 1614ean oraindik Beasainen ginela jakiteak baina kontua da, nik badudala herri sentipen hori. Hala ere bada beste herri bat nire bihotzean zatitxo bat duena eta inguru honetan horrelakorik esatea arriskutsua bada ere, banoa.   Ordizi ere nire bihotzean izango da beti. Aita ordiziarra da eta nire aiton-amonak bertan bizi zian dira beti...


  Hiru urterekin hasi nintzen eskolara joaten. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarrena, hirugarrena… Institutura joateko garaia ere iritsi zen eta han ere ez ginen aspertu (ez da  bizi balorazio txarra ez aspertzearena…). Institutua amaitu eta Bilbora joan nintzen. Ez nuen garbiegi zer ikasi nahi nuen baina baina bai etxetik irten nahi nuela.   Lau urte eman nituen Bilbon eta han egin beharrekoak amaitu ostean (han ere ez ginen batere aspertu) Eskoriatza aldera jo nuen bizi guztian ikasi nahi nuena ikasteko asmoz.   Lau urte igaro dira ordundik, hogeita hiru eskolara ...


Horrelaxe egon naiz aste batez. Makina bat aldiz entzun izan dugu karterekin kontuz ibiltzeko, baita gu geu leku batera iristean ere (nire lagunak horrelakoak dira…). Beste askotan ere, entzun izan dugu parranda masiboetan karterak aurreko poltsikoan gorde behar direla edo horrelakoetara ezin dela poltsorik atera.   Bai, niri ere esan dizkidate horrelakoak baina zer nahi duzue esatea? Norberari gertatzen zaion arte ez dugu kasu izipirik ere egiten (San Pedroren eskolakoak gu…).   Orain bi aste Lazkaoko jaietan izan nintzen eta ederki pasa ostean (behintzat ez zidaten parranda hasi...


- Gaur zurekin amestu dut - Eta? Zer gertatzen zen? - Maite ninduzula - ... - Esan dizut amets bat zela


Txikitatik bultzatu gaituzte fruta jatera; sagarrak, naranjak, platanoak, briñoiak, albarikokeak, gereziak, marrubiak, granadak, piñak, udareak eta nola ez, melokotoiak. Haurtzaroko errebeldia zela eta ez genien gurasoei kasu gehiegirik egin eta betiko moduan, ikasitakoa gure modura moldatu eta melokotoiekin bakarrik geratu ginen. Hori bai, jan beharrean harrapatu egiten ditugu; konfusio txiki bat.   Hala ere eta ematen duenez, ez gara bakarrak gaizkiulertu hau jansan dutenak. Hurrengo bideoan ikusi daitekeen moduan bada fruta jan eta melokotoi izugarri bat harrapatzeko modu natural ba...


Gure etxean ez da sekula gehiegi izan. Nire gurasoek eguna lanean eman izan dute beti baina nire aitak esaten duenez, hori ez omen da nahikoa nahi dugun guztia izateko. Mundu gaiztoa omen da gurea, edo hori dio nire aitak behintzat. Ez dut jostailu askorik izan baina ez zait axola, imaginazioa baita nire jostailurik handiena, edo hori dio nire amak behintzat.    Nire lagun Buchi Eskalextrixa oparitu ziotenean, niri kantzontziloak eta galtzerdiak oparitu zizkidaten baina ez zitzaidan axola Buchek berearekin jolasten uzten bait zidan. Buchi bizikleta oparitu ziotenean aldi...