Non dago Bittor Aiape?

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-03-28 10:53
32

Batzuetan burura aspaldiko oroitzapenak etortzen zaizkigu eta askotan ez dugu ulertzen zergaitik demontre gogoratu garen egun, abesti, pertsona edo hots horretaz. Atzo oroitzapen reziklatu hauetako batekin egin nuen topo nire asperkerian eta egia esan, barre batzuk bota nituen oroitzapenaren kontura. Atzo Bittor Aiape handiaz oroitu nintzen.

Gogoratuko zarete ziuraski 12-13 bat urteko ume kitarjole honetaz. Bere Hitik handiena 1992ko Nafarroa Onezinerako egin zuen kantua izan zen eta egia esan, kantu honetaz besterik ez naiz oroitzen. Lingua vascorum, lingua navarrorum, ze arraroa euskararik gabe, Nafarroa! Salto batzuk egin genituen garai hartan kantu honekin eta zerbait egingo zuen ongi mutilak, hau baita oroitzen dudan Nafarroa Oinezeko kantu bakarra. Kontua da, gure Bittor Aiape haur prodigioa Euskal Herriko historiaren misterio handienetako batean bihurtu dela (ia Herri Torrontegiren mailara iritsi arte). Non sartu da? Non dago? Joselitoren moduan droga munduan murgildu eta ez da inoiz gehiago hazi? Edo Takolo bezala desintoxikazio programa batean sartu da?

Ez da gizalegezkoa izaten erantzunik izan gabe galderak botatzea eta gaurkoan badut erantzuna (lehengo aldia izango da beraz, entzun). Interneten bila eta bila ibili ondoren tipoa dantzari klasikoa dela jakin ahal izan dut. Musikarekin batera, bere griña nagusia dantza omen zen eta bere burua trebeago ikusten omen zuen dantzarako kanturako baino. Izorrai! Bittor Aiape Billy Elliot da!

Youtube eta googlen ibili naiz Nafarroa Oinez 92 hartako bideokliparen bila baina ez dut aurkitu. 50 segundutako bideo hau besterik ezin izan dut aurkitu. Hala ere, nahikoa izango da zuek ere tipoaz oroitzeko.

borthuzai

borthuzai 2007-03-28 11:20 #1

:-D oso ona.
tipikoa dek oroitzapen hoiena. :-D
(Herri Torrontegi tio! egie dek!)

indezent

indezent 2007-03-28 11:21 #2

Bai, horrek e beste post bat mezi dik gizonak jajaja

nerediamond

nerediamond 2007-03-28 11:27 #3

Beldurra??? Ez bape, zegatik emun biher dust ba?

piper

piper 2007-03-28 12:05 #4

Hoixe da!

guk ere askotan galdetu izan dugu bittor non ote dagoen. Ederrra oinezeko bideoa, baina askoz ederragoa litzake gaur egun bittor dantzan agertzen den bideoa ikustea, dantzan jarraitzen baldin badu

ia zerbait aurkitzen dugun edo berririk agertzen den,

ondo ibili eta aupa bittor!!!

indezent

indezent 2007-03-28 12:12 #5

Nik egie esan, nahiko pakete hartu nion umetan. Oain ordea abestie humorekin oroitzen det

kukue

kukue 2007-03-28 14:09 #6

Nike egie esan Nafarroa oinez-eko gogon diaten abesti bakarra hoi dek.

Hi, aklarazio bat, Takolo desintoxikazio programa baten? Argittu zak hoi... ni galdu ein nokela momentun baten.

Itziar

Itziar 2007-03-28 18:34 #7

ba, nike euki nun Bittorren berri jakiteko gogua. Behin goatu nintzan aber nun ote zeon.. bakizue:'aurrera euskera herriberan behera' bezelako kanta mitikuak... euskaraokea... jajaj

http://www.galdetu.com/galdera/24/zertan-dabil-bittor-aiape hemen aurkitu nuen erantzuna!

musikari izatetik => dantzari izatera!

Arratetxo

Arratetxo 2007-03-29 00:21 #8

Oso ona! Bittor Aiperen berri azken aldiz Dani Arizalak aspaldi egiten zuen irratsaio batean izan nuen, uste dut ordurako musika utzia zuela, nahiz eta ofiliala inoiz egin etzuen. Dantzan zebilela jakin nuen eta Ingalaterra aldera ikastera jotzeko asmoa zuela ere argitu zuen.

Sarrera hau oraintxe irakurri dute "Deja vu" irratsaioan. :)

malen

malen 2007-03-29 01:40 #9

Juan zan urtian institutuan beraz gogorau giñan gu bebai. Hara ta hona ibili ondoren, gure txikitako "sex symbol" euskaldunan argazki batzuk lortu genitxun, ikastolara bisitan etorri zan egun batekua.
Gaiñera, kassette bat ere gordeta dakat, eta euskaraokea (zuek pixkat zahartxuauak izango zarie ...) cdtan ere bere abesti batzuk badauz.
Orain berriz entzundakuan, "voz de pito" pixkat zekala be onartzen dot, eta kotxian anaixa  eta gurasuak egunero hori entzutera behartu izanaz be gogoratzen naiz...ai  Bittor!batzundako ez da hain oroitzapen zaharra....
ah! eta Elgoibarren ume moko bat nintzala, Kilometrotan,  galdu in nintzala be ez jata ahaztuko, ni eta nere aterkiñ berrixa...Goian Bego.
Txirri Mirri eta Txiribitonen kapitulo bat ere, videoz grabauta dakat, bertan abesten agertzen da, "ospetsu" in aurretik, bere gitarra ta guzti!

Geografiako irakasliak komentau zigun, tipua hazten juan zan eiñian, musika mundu hori bertan behera utzi zebala, anonimotasunera itzultzeko.....dantzarixa zanik ez nekixan.

Ez zaitez honela geratu
ez itzazu eskuak gurutzatu

ADI EGOOOOOON!

Josu

Josu 2007-03-29 02:59 #10

Hain zuzen azkenaldixan asko akordau naiz berataz. Kotxian zinta baten bere kanta bat nekala deskubridu dot eta kriston ilusiñua ein dit.

Behin bakarrik ikusi neban Aiape zuzenian, Ikastolan. 96ko martxoaren 19xan. Egun hartan jaixo zan nere anaixa. Gogorapen politxak, hortaz.

indezent

indezent 2007-03-29 09:11 #11

Joe, ematen donez bat baino gehio utzi zon markauta mutil napar honek. Halare enekin hainbeste denbora eon zanik musika mundun, kantu bakarreko kantaria izan zelakoan negoen. Martxa honetan, fan kluba sortzeko nahiko bazaudete hemen inguruan ;)

Kukue, Takolona leienda urbano bat dek, esplikauko diat beste baten...

nerediamond

nerediamond 2007-03-29 09:49 #12

Bueno ze onak die edo ez die??? Pozik ia?jejeje

Me estoy muriendo...puto trankazo...

ane urkihole

ane urkihole 2007-03-29 14:12 #13

Bittor aiape!!!!! si señor!!! wa zelako txikixa zan ez... nik nausi nausixa ikusten neban barren....
Gogoratzen nai Eibarrera etorri zala, ikastolara. Eta neri galdera bat itxia tokau jatan beran mahaira hurbilduta: Zer moduz pasatu zenuen bart gauena txiskola programan??

K ilusos eramos tio! suposatzen da aurreko eunian telebistan agertu zala Txiskolan... ta gu atzo galdetzen......ta eso estaría grabau a saber kuando....
pd: norbaitek harremanik izan ezkero berakin esatia daka weltatzeko!! Euskararik gabe Nafarroa!!!!! k potxolo!

liburutegixan be greba dau? jeje

indezent

indezent 2007-03-30 09:05 #14

Bai bai, fan kluba montatzeko moduan zaudete jajaja

antonio

antonio 2008-09-11 20:53 #15

bittor ahiepen kanta onena "drogak" abestia askogatik!!!!!

saio

saio 2008-12-04 19:06 #16

AIAPE JAUNA,

dantzan bazabiltza, azal dadila zure bideoren bat euskal tuben, edo youtuben arren!

zure jarraitzeile izandakoak irrikaz zure berri jakiteko! kalitatea dagon lekuan zulo handiak egin behar dira!

besarkadak zauden lekuan zaudela, ta zorte on!

Beste bat

Beste bat 2008-12-04 22:16 #17

indezent

indezent 2008-12-04 22:43 #18

Nondik iristen da jendea post honetara?

Iñaki

Iñaki 2009-06-04 13:46 #19

Jajaja. Goearren nengoela bittor aiape jarri dut Google Santuan eta hara non post bikain hau aurkitu dut!! Kar-kar bikaina.

Ongi segi!

indezent

indezent 2009-06-04 18:08 #20

Blog honetan bizi luzeena izan duen posta zalantzarik gabe jajaja.

Bistan da bat baino gehiago oroitzen dela tipo honetaz.

iratxe

iratxe 2009-08-16 18:46 #21

Aupa!
Ni be ibil naz interneten Bittor-en berri jakiteko asmotan baia eztot geuze askorik topeu!!Blog honetara heldu naz azkenien!jaja

Zelako oroitzapenak...Imajinetan zarie musikara buelaten dala??jajaja!Bueno behintzet dantzari moduen ondo joan dakiola espero dot....Baia ikusten da jente asko ta asko ondiño akordaten dala gazte musikari haretaz...
AUPA BITTOR!!!

Euskaldun

Euskaldun 2009-08-19 20:19 #22

Aiba dios! Googleen "Bittor Aiape" idatzi eta hona iritsi naiz. Orain 21 urte ditut eta gure herriko eskolan ia-ia heroi bat zen bere garaian... Haiek bai garaiak...

Dantzaria??? Ai ai ai, pena pixka bat ematen dit baina berak hori nahi badu, zorte ona izan dezala. Eta Takoloren legenda? Hori ere jakin nahi dut!

POSTDATA: Eta inork ba al daki zehazki Nafarroako zein ingurukoa den Bittor Aiape? Jakitea gustatuko litzaidake.

uhlb

uhlb 2010-04-12 02:09 #23

Azkeneko Cd-a 2000an atera zuen, Beste aldean eta orduezkeroz dantza munduan dabil, nahiz eta txiki.txikitatik ibili den dantzan.

Torreta

Torreta 2011-09-08 18:26 #24

Ostras danok gaoz Bittor Aiaperen notiziaren baten bila, neuk be ez dot ezer topau . Ta ni  hemen mezu guztiak irakurtzen,  Bittor Aiape club de fans edo holakoren bat einbiakou,  ea bera animatzen dan idaztera ta kontatzen digun bere berri.

Nik be kriston oroitzapenak dittut, oraindik bere bi diskak gordeta dakaraz ta akordatzen nazenian jartzen dot entzuteko,  haimbeste urte pasata ta letrekin ongi akordatzen naz...

Zenbat urte eukiko ditu? 34 edo?

Hizkuntza bakarra zen beraientzat euskera ta gure arbasoak erderaz hitz egiten....Aurrera euskera, aurrera euskara, erriberan behera,....

xoixoeoxia

xoixoeoxia 2011-10-21 18:37 #25

Ei!! gu ere googlen Bittor Aiape jarrita heldu gea hona... txikitako gustokuak oroitzen ai giñala, han non azaldu dan Bittor, gure Brad Pit-a!! Oso ona!! Karla ene bihotzeko txirla... Earrak momentuk!!

Gari

Gari 2011-12-12 23:21 #26

Aupa majuak,
Ez dakit bertan hau jartzea zilegi den ala ez baina hor doa
Jaitsi

Hau da gure Billi Elliot eta horduko nesken Brad Pitt ;)

Gari

Gari 2011-12-12 23:24 #27

HUYSSSSSSSSSSS

Barkatuuuuu, non hutsi ditut nik modalak, aportea ez da nirea bertatik "lapurtua" baizik:

Jarraitu

Blog honek bilatzaile bat dauka ezkerreko beko partean jarri taldearen izena eta emon biltazeari.

Ikaragarria BLOGa
http://ekaitzaldi.blogspot.com

indezent

indezent 2011-12-13 19:46 #28

Benetan, ez da normala post hau izaten ari den bizia jajajaja 2007ko 3aren 18a!!!!

Jende asko oroitzen da Bittor Aiapez dirudienez...

Sugoi

Sugoi 2012-02-13 23:23 #29

Zu!!! Ba "ke no se diga" 2012an be postak ez dauela gerra emoten jarraitzen! Ni be googlen bidez heldu naz hona, leku ezagun hontara!! Jode! 'Adi egon' abestiaz gogoratu naz, baina gogoratzen ez nuena zan ume batek abesten zuela!!!! Ta ala!!! Bittor Aiape, "how strange not being able to speak English in London! (..) Ze arraroa euskararik gabe, Nafarroa"!!!

Eskerrik asko blogger!!!

indezent

indezent 2012-02-14 09:16 #30

jajajaja Aupa aspaldiko!! Post honena ez da normala ez (egun batean editatu egin beharko dut eta Aiaperen eb-gune bilakatu...).

Zure blogera ere sartu izan naiz baina abandonatua duzu dagoeneko ezta? Orain gutxi kendu nuen esteketatik... Faltan botatzen ditut zure erreflexioak ;)

OAgur bero bat Sugoi eta ondo izan!

bai bai

bai bai 2014-01-13 20:19 #31

badago bittorren berririk?

badago bittorren berririk?

badago bittorren berririk?

badago bittorren berririk?

badago bittorren berririk?

badago bittorren berririk?

bai bai

bai bai 2014-01-13 20:21 #32

bittor badakit blog hau nonoz irakurriko zendula!!!

nun zaude? zelan zaude?

besarkada handi bat artista!!!

Utzi iruzkina: