Txapelpixel gure laguna da

pernan 1456152179281 Superbloga | 2006-10-13 21:49
2

Webgintzan ari direnen artean, Bilboko estudiorik kreatiboena, aktiboena eta oparoena Vudumedia da. Bost lagunek osatzen dute 2000. urtean sortutako estudio hau: Karramarro, Paulo, Romerales eta Emilio errobota (beste egunen batetan arituko gara hauei buruz); eta jadanik sariren bat irabazi dute. (Bilatu "papel continuo"). Neurri batean beraiei esker bilbotarrok hiri moderno batean bizi garela uste dugu, zeren eta beraien aktibitatea ez da mugatzen sareen sarera, kalea ere bihurtu dutelako beraien artelanen euskarria.

Vintage kutsua dute egiten duten geiena, estetika retroa aukeratu dute, umore kontuagatik, eta birziklapen grafikoaren militantziagatik. 50. eta 60. hamarkadetako irudietaz baliatzen dira arras, gehienak ilustratzaile publizitarioen estilokoak. Baina niri pertsonalki asko gustatzen zait  Txapelpixel, 80. hamarkadetako bideojokoen estetika duena, hau da, pixel gutxi eta potoloak, eta koloreak ere lauzpabost besterik ez.

Txapelpixelen laguna da Captain Low Rez, eta flash animazio ederrak bezain minimalistak ditu hemen. Deskojono hutsa dira animazio hauek. (The pixel of destiny, oilaskoen tamainako pixelak, Zientzi fikzioa, orain dela 30 urtetako ordenagailuen errobot hotzak...)

Txapelpixel askoz ere botxeroagoa da, eta Bilboko tranbia ere hartzen du, eta pin eta kamisetetan agertzen da, eta muñekito asko ere badaude txapelpixelenak, eta batek tatoo bat ere egin zuen bere besoan txapelpixelena, eta, eta ... eta gure maskota sekretua da, eta bere abenturak jarraituko ditugu Superblogan!

Txapelpixelen diseinadorea Karramarro dugu. Gora Txapelpixel!

karramarrez

karramarrez 2006-10-18 21:21 #1

Ese Super Post en el Super Bloga!

Muchas gracias Pernan ;)

axi olano

axi olano 2006-10-25 20:04 #2

Yepa Pernan... Pozten naiz post berriak poz berriak badira. Nik ere berdin esan behar derrigor, ze arraroa! Txapelpixel-ekin ere tratuak izan ditut lehengo nire blogetan...oso ona, bejondeiola.

Laster arte Pernan!

Utzi iruzkina: