Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


San Juan egunaren biharamunean, ekainaren 25ean, jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusiari zegozkion azken partidak. Jaialdia 3.-4. postuak zehazteko partidarekin hasi zen eta final nagusia izan zen ondoren. Hona hemen emaitzen taulak: 2011ko Ekainak 25,  11:30. 3-4.postua eta Finala 3-4.postua Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL 30 22 Haizea ZAMORA Magalie COMET FINALA Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA 30 22  Stephanie LEI...


Larunbat goizean, ekainaren 25an, erabakiko da Irungo Ramuntxo Berrin zein izango den goi-mailako txapelketa honetako irabazlea. Goizeko 11:30ean hasita bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira. Lehena 3-4.postuak erabakitzekoa eta ondoren helduko da final nagusiaren txanda. Partidak honela geratu dira: 2011ko Ekainak 25,  11:30. 3-4.postua eta Finala 3-4.postua Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL Haizea ZAMORA Magalie COMET FINALA Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA  Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI ...


Atzo, hilak 19, jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean finalerdietako bi norgehiagokak eta dagoeneko esku artean ditugu emaitzak. Hona hemen taula: 2011ko Ekainak 19,  11:30. Finalerdiak 1 Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA 30 14 Haizea ZAMORA Magalie COMET 2  Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI 30 24 Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL Garaipena baino ez dute ezagutzen txapelketa honetan bi bikote gorriek, atzo ere ez baitzieten aurkariei 30era iristeko aukerarik em...


Igandean, ekainaren 19an, erabakiko da Irungo Ramuntxo Berrin zein bi bikotek izango duten finala jokatzeko aukera. Goizeko 11:30ean hasita bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira. 2011ko Ekainak 19,  11:30. Finalerdiak 1 Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA Haizea ZAMORA Magalie COMET 2  Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL Ez dago faborito argirik igandeko norgehiagoketarako, partidak hutsetik hasi eta aurretik lorturiko emaitzek ez baitute balioko aurrera egiteko....


Atzo amaitu zen Irungo Ramuntxo Berri trinketean ligaxka, 3. jardunaldiko norgehiagokekin. Hona hemen emaitzak: 2011ko Ekainak 12,  11:30. Ligaxkako 3.jard. 1 Susana MUNETA Severine GRACIET 23 30 Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI 2 Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA 30 23 Maitane ABURUZA Maritxu HOUSSET Honenbestez, atzoko emaitzei esker multzo buru izango dira A multzoan Leiza-Ruiz de Larramendi eta B multzoan Etchelecu-Arozena bikoteak. Bigarren postuan sailkatu dira, berr...


Igandean, ekainaren 12an, jokatuko da Irungo Ramuntxo Berrin ligaxkako 3. eta azken jardunaldia. Goizeko 11:30ean hasita bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira. Ez dago faborito argirik igandeko norgehiagoketarako eta bikoteen arteko parekotasunaren isla da hori oraindik ere sei bikoeek baitituzte finalerdietarako txartelak poltsikoratzeko aukerak. Gori-gori dago txapelketa, beraz. Izan ere, garaipen banarekin berdinduta lau bikote daude: A multzoan Leiza-Ruiz de Larramendi eta Zamora-Comet eta B multzoan Mendizabal-Elguezabal eta Etchelecu-Arozena. Garaipenik ez duten bi bikoek, Mune...


Atzo, hilak 5, jokatu zen Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sari Nagusiko 2. jardunaldia. Hona hemen emaitzen taula: 2011ko Ekainak 5,  11:30. Ligaxkako 2.jard. 1 Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL 20 30 Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA 2 Haizea ZAMORA Magalie COMET 30 26 Susana MUNETA Severine GRACIET Ligaxkako azken jardunaldiaren faltan gori-gori dago txapelketa, sei bikoteek baitituzte sailkatzeko aukerak. Izan ere, garaipen banarekin be...


Igandean, ekainaren 5ean, jokatuko da Irungo Ramuntxo Berrin 2. jardunaldia. Goizeko 11:30ean hasita bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira. Hona hemen karteldegia eta partida bakoitzaren inguruko kronikatxo bat. Hona hemen 1.jardunaldiko emaitzen taula: 2011ko Maiatzak 29,  11:30. Ligaxkako 1.jard. 1 Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI 30 20 Haizea ZAMORA Magalie COMET 2 Maitane ABURUZA Maritxu HOUSSET 22 30 Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL Ez dago faborito argir...


Atzo jarri zen abian Irungo Ramuntxo Berri trinketean trinketeko sari hau eta ligaxkako lehen norgehiagoketako emaitzen berri jarraian duzue. 2011ko Maiatzak 29,  11:30. Ligaxkako 1.jard. 1 Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI 30 20 Haizea ZAMORA Magalie COMET 2 Maitane ABURUZA Maritxu HOUSSET 22 30 Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL Gogoratu bikote bakoitzak bina partida izango dituela finalerdietan eta multzo bakoitzean bi bikoterik onenek eskuratuko dituztela finalerdieta...


Etzi, hilak 29, igandez jokatuko da Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusiko ligaxkako 1.jardunaldia.Hona hemen 11:30etik aurrera jokatuko diren bi partiden berri: 2011ko Maiatzak 29,  11:30. Ligaxkako 1.jard. 1 Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI Haizea ZAMORA Magalie COMET 2 Maitane ABURUZA Maritxu HOUSSET Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL Zorte on!


Gaur, hilak 26, arratseko 20:30ean aurkeztuko da Donostiako Anoetako Kirol Etxean 2011ko Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusia. Bertan izango dira parte hartuko duten pilotariak eta antolatzaileak ere.Gogoratu 1. jardunaldia igandean, 11:30etik aurrera jarriko dela abian Irungo Ramuntxo Berri trinketean.Beheragoko albiste batean dauzkazue xehetasun guztiak.


Igande honetan bertan, maiatzaren 29an, jarriko da abian trinketeko goi-mailako txapelketa hau. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolaturiko lehiaketa honek Euskal Herriko pilotaririk onenak biltzen ditu bere gain, eta, aldi berean, baita mundu mailakoak ere. Izan ere, inoiz trinketeko munduko txapeldun edo/eta Munduko Kopako txapeldun izan dira, besteak beste, Maite Ruiz de Larramendi, Maika Elguezabal, Amaia Etchelecu, Nagore Arozena, Maider Mendizabal, Stephanie Leiza eta Maritxu Housset. Lehiaketa sistemaAntolaketa Batzordeak 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuaz. Bikote h...


Atzoko Kutxa Sariko finalen harira abian jarririko porrako sariak ere eman genituen Beotibarren. Guztira 13 lagunek parte hartu dute (eskerrik asko!) eta 8 lagunek asmatu zuten. Gauzak hala, irabazleen artean Emakumea Pilotari kit bat zozketatu genuen eta parte hartzaileen artean beste bat. Hona hemen sarituen izenak:Asmatzaileen artean: TxusParte-hartzaileen artean: Nagore ArozenaEa hurrengoan ere erantzun antzekoa (edo hobea, zergatik ez...) jasotzeko moduan garen. Hori bai, bestela ere eskertuko genuke tarteka-marteka Erantzunak atalean feedback pìttin bat.Mila esker eta segi bisitan eto...


2011ko Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria atzo amaitu zen, Tolosako Beotibarren jokaturiko azken jardunaldiarekin. 11:30ean hasi eta ia eguerdiko 14:00 ziren amaitzerako. Hona hemen betaurrekoen babesean eta aulki berdean eserita hartutako oharretatik sorturiko kronika. On dagizuela! 2011ko otsailak 26, BEOTIBAR (Tolosa), 11:30 1.partida 3-4.postua MUNETA-GRACIET 23 30 CASET-MENDIZABAL 2. partida FINALA ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI 19 30 ETCHELECU-MONTES 250 lagun...


Arratsalde on!Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paleta Kutxa Saria 2011 PORRAko erantzunetan arazoak egon direla jakinarazi digute. Honenbestez, gu arduratuko gara orain arte erantzun duzuenoi mezua helarazi eta zuen apustua benetan zein den ziurtatzeaz. Hemendik aurrera apustua egin behar duzuenoi, MESEDEZ, emakumeapilotari@yahoo.com helbidera idaztea ere eskatu nahi dizuegu, nahaste gehiago ekiditeko.MILA ESKER eta BARKA ERAGOZPENAK!


Larunbatean, hilak 26, jokatuko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketako finala eta 3. eta 4. postuak zehazteko norgehiagoka. Jaialdia 11:30ean hasiko da.   Hona hemen jaialdiaren berri: 2011ko otsailak 26, BEOTIBAR (Tolosa), 11:30 1.partida 3-4.postua MUNETA-GRACIET CASET-MENDIZABAL 2. partida FINALA ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI ETCHELECU-MONTES 1. partida. 3-4.postua Txapelketako estreinako jardunaldian Zum...


Gaur goizean jokatu dira Alegiako udal pilotalekuan Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketako finalerdiak.Eguraldi goibelarekin hasi da goiza eta, tamalez, frontoi barruan ere giro iluna zen nagusi pilotarien artean. Egun gogorra izan da gaurkoa emakumeen pilota munduarentzat, Maika Elguezabal pilotari kanboarraren senarra atzo istripuz hil ondoren. Animo eta eutsi goiari, Maika! Hona hemen emaitzak eta kronikatxoa: 2011ko otsailak 20, ALEGIA, 11:30 1 ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI 30 25 MUNETA-GRACIET ...


2011ko otsailak 20, ALEGIA, 11:30 1 ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI MUNETA-GRACIET 2 CASET-MENDIZABAL ETCHELECU-MONTES Igandean, hilak 20, jokatuko dira Alegiako udal pilotalekuan Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketako finalerdiak, 11:30ean hasita. Jarraian duzue kronika labur bat.  1. partida Urte askoan elkarrekin bikotea osatu izan duten, eta oraindik ere makina batetan batera aritzen diren, bi pilotari handi izango dira aurrez aurre: Maite Ruiz de Larramendi et...


2011ko otsailak 13, AZKOITIA, 11:30 1 ESPINAR-RUIZ de LARRAMENDI 30 14 ELGUEZABAL-AROZENA 2 MANZISIDOR-SERRE 22 30 CASET-MENDIZABAL Atzo, hilak 13, jokatu ziren Azkoitiko Gurean Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011ko ligaxkako partida erabakigarriak.  50-60 lagun inguru bildu ziren pilotalekuan, pilotarien gertukoez gain azkoitiarrak eta inguruetakoak ere bai. Esanguratsua izan liteke ikusleen bi herenak, gutxi gorabehera, emakumeak izatea. Hona hemen kro...


2011ko otsailak 13, AZKOITIA, 11:30 1 ESPINAR-RUIZ de LARRAMENDI     ELGUEZABAL-AROZENA 2 MANZISIDOR-SERRE     CASET-MENDIZABAL Igandean, hilak 13, jokatuko dira Azkoitiko Gurea pilotalekuan Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketako ligaxkako 3. eta azken jardunaldiari dagozkion bi norgehiagokak. Jarraian xehetasun batzuk. 1. partida A multzoan finalerdietarako banatzeko falta den txartel bakarra, bestea Etchelecu-Montesena da...


2011ko otsailak 6, HERNANI, 11:00 1 MUNETA-GRACIET 30 14 MANZISIDOR-SERRE 2 ETCHELECU*-MONTES 20 30 ESPINAR-RUIZ de LARRAMENDI *Iera Agirrek ordezkatu du min hartu ostean.Gaur, hilak 6, jokatu dira Hernaniko udal pilotalekuan Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketako ligaxkako 2. jardunaldiko norgehiagokak, goizeko 11:00etan hasita. Jarraian duzue bertan jazotakoaren berri zehatzago. 1. partida MUNETA-GRACIET,30 / MANZISIDOR-SERRE,14 Mark...


Igandean, otsailaren 6an, jokatuko da Hernaniko udal pilotalekuan Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketako 2. jardunaldia. Goizeko 11:00etan hasita bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira. Hona hemen karteldegia eta partida bakoitzaren inguruko kronikatxo bat: 2011ko otsailak 6, HERNANI, 11:00 1 MUNETA-GRACIET     MANZISIDOR-SERRE 2 ETCHELECU-MONTES     ESPINAR-RUIZ de LARRAMENDI Ez dago faboritorik, bikoteen arteko parekotasunare...


2011ko urtarrilak 30, ZUMARRAGA, 11:30 1 ELGUEZABAL-AROZENA 15 30 ETCHELECU-MONTES 2 CASET-MENDIZABAL 30 19 MUNETA-GRACIET Hona hemen Zumarragako Beloki pilotalekuan gaur goiz-eguerdi  partean ikusi eta bizitakoaren kronikatxo bat. Bada ez bada ere, ez ahaztu betaurrekoen atzean ezkutatuko bi begik ikusitakoa dela, beraz, ez objektiboa, eta, ziurrenik, ezta zuzenena ere, beste bat baino ez! Garaipena eskuratutako Etchelecu-Montes eta Caset-Mendizabal bikoteek ez dute i...


Hiru ordu barru abiatuko da goi-mailako lehiaketa hau, Zumarragako Beloki pilotalekuan antolaturiko jaialdiarekin.Hona hemen 1. jardunaldiko karteldegia: 2011ko urtarrilak 30, ZUMARRAGA, 11:30 1 ELGUEZABAL-AROZENA     ETCHELECU-MONTES   Atsedena: ESPINAR-RUIZ de LARRAMENDI 2 CASET-MENDIZABAL     MUNETA-GRACIET   Atsedena: MANZISIDOR-SERRE Saiatuko gara gaur arratsalde eta bihar goiza artean kronikatxo bat sareratzen.G...