ngaiz

Ene 'n' gaien inguruan

Foxygen - 'On Blue Mountain' | A Take Away Show from La Blogotheque on Vimeo. Eta hemen abesti bat diskoko grabazioan:


4 minutu irauten dituela jartzen du bideoan, baina abestia bukatu ondoren eren eternitateraino izango duzu lagun buruan. Ikaragarria: Eta ikaragarria baita ere Daft Punke-ekoek beraien diska berria izango dena aurkezteko erabili duten marketing modua. Lehenik Estatu Batuetako Saturday Night Live saioan ipini zuten minutu bateko iragarkia: Aste batzuetara berriz, Coachella jaialdi famatuan ere ipiniko zutena:


Gizakia ekintzarik txarrenerako onenerako bezain gai dela ezaguna da, baina niri pertsonalki noizean behin arima alaitu eta gizakiagan esperantza berpizten duten bideo horietakoak ikustea gustatzen zait. Orain egun batzuk ikusi nuen honekin horixe gertatzen zait adibidez. Paraguayko auzo txiro batetan zaborretara botatako materialarekin egindako instrumentuekin osatutako musika banda baten inguruko dokumentalaren trailerra da. LANDFILL HARMONIC izena edukiko duena. Ikusgarria benetan: Eta bideo hori ikustean, nire garuna martxan jarri eta intereneten ikusiriko beste zenbait bideo batzutaz ...


Ondo lo egin

ngaiz 1456151815868 ngaiz | 2013-04-07 23:05

Astea goxo goxo bukatzeko... Jamie N Commons - Lead Me Home from Jordan Bahat on Vimeo.


Teknikaren oda

ngaiz 1456151815868 ngaiz | 2013-04-05 20:37

Eskulangintza tekniko zehatzetarako ni bezalako ezgai batentzat liluragarriak dira bi bideo hauek: STORYBOARD: The Fine Art of Coffee Portraiture from Tumblr on Vimeo. Sketchbook, February 2013 from Seb Lester on Vimeo.


Simetria modan

ngaiz 1456151815868 ngaiz | 2013-04-04 21:00

Azken aldian simetria ikusten dut nonahi interneten, eta modan dagoela ere esango nuke (inoiz modaz pasa bada) Symmetry from Everynone on Vimeo. Kevin Rauzy - Delirium Gehiago hemen. Shinichi Higashi - Tokyo Gehiago hemen. Atelier Olschinsky - China in a mirror Gehiago hemen. Yuksek - Off the wall The National taldeak bere diska berria aurkezteko atera berri duen singlea; Eta nola ez, beti modara egon behar duen Kanye! Modak berak sortzen ez dituenean!! Jay-Z & Kanye West - "Ni**as In Paris" (Official Video) from Alexander Hammer :: EDITOR on Vimeo. BAINA EZ AHAZTU ERE OTEIZAK ...


Ia ia ia Keaton

ngaiz 1456151815868 ngaiz | 2013-03-31 22:22

Keaton Henson-ek nire oso oso gustoko izateko osagai guztiak ditu: folk indiea egiten du, abesti malenkoniatsu asko, bideoklip politak... baina ez du halere, saiakera asko egin eta beste askori baino aukera gehiago eman arren, nire 'kansa-autore'en topean sartzea lortzen. Aurten argitaratu berri duen eta jo eta ke dabilkidan Birthday diskarekin adibidez, aurreko Dear diska eta EPekin gertatu berdina gertatu zait: Osorik entzunda aspertu egiten nauela. Eta eskerrak erdi aldean gorakada bat duen! Baina horren da tristea (ni ari al naiz hortaz kexatzen?) eta sosoa batzuetan! Bai, ados, badaude...


Azken aldian, urtea hasi zenetik edo, oso oso 'pelikulero' egon naiz. Eta ez diot preseski ipurdian ileak ditudalako :P , pelikula asko ikusi ditudalako baizik ;) . Eta asko diodanean, sinetsidazue, aaaaaasko esan nahi dut. Hori bai, denak online (ekintza ilegala bezain erraza) eta itsu-itsuan, aurre informazio handirik izan gabe. Izan ere, geroz eta garbiago dut trailerrek adibidez behar baino informazio gehiago ematen dutela: historiaren norabide aldaketak, ustekabeko pertsonaiak... amaiera ere erdi-aurreratzen ez dizutenean! Guztiei gomendatzen diedan ariketa bat da, pelikula bat ikusi e...


Astebete ere ez da Sigur Rós talde islandiarrak Ekainean aterako duen Kveikur diskako izen bereko abestia, baina jada benetako obsessong-a bihurtu zait. Ezin burutik kendu. (obsessong = obsession+song, hots, obsesionatzen nauen abestia) sigur rós - kveikur (live on jimmy fallon) from sigur rós on Vimeo. Eta honako hau berriz, beraien Heima luzemetraia, oraindik ikusi ez duen inor bada. Sigur Rós zein Islandiaz maitemintzeko gida azkarra


Hasiera

ngaiz 1456151815868 ngaiz | 2013-03-27 17:21

Kaixo, borthuzai naiz eta ongi etorri ene blog berrira. Indiako Holi jaien lehen egunean sortzen den blogera hain zuzen ere. Eta kointzidentzia hau kasualitatez eman bada ere, etorkizunean hemen ikusi ahal izango dituzuenen isla izatea gustatuko litzaidake. Hots, kolore ezberdinez bete eta nahasturiko bloga. HOLI by Xavier Zimbardo (Canon EOS 5D Mark II) from Canon France on Vimeo. Dotorea, ezta? Ba hobe orain leihotik ez begiratzea ;)