Ia ia ia Keaton

ngaiz 1456151815868 ngaiz | 2013-03-31 22:22

Keaton Henson-ek nire oso oso gustoko izateko osagai guztiak ditu: folk indiea egiten du, abesti malenkoniatsu asko, bideoklip politak... baina ez du halere, saiakera asko egin eta beste askori baino aukera gehiago eman arren, nire 'kansa-autore'en topean sartzea lortzen.

Aurten argitaratu berri duen eta jo eta ke dabilkidan Birthday diskarekin adibidez, aurreko Dear diska eta EPekin gertatu berdina gertatu zait: Osorik entzunda aspertu egiten nauela. Eta eskerrak erdi aldean gorakada bat duen! Baina horren da tristea (ni ari al naiz hortaz kexatzen?) eta sosoa batzuetan!

Bai, ados, badaude abesti politak... baina ez dira nahikoak nire ustez 13 abestitako diska bat sostengatzeko.

Baina beno, arestian esan bezala bideo polit askoak ere baditu eta hemen doaz batzuk. On egin!

Keaton Henson - Charon from Keaton Henson on Vimeo.


Utzi iruzkina: