RSS: Sekulako pausoa administrazioarentzat

maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-04-18 23:06
2

Lehenengo EITB24 izan zen, orain Sopelako Udaletxeko Web orria...  nor izango ote da hurrengoa?.  Hauentzat RSS sartzea beraien web orrietan sekulako iraultza omen da diotenez "sistema berria" delakoa ezarri dutelako.

Egia esan administrazioa orotara eta euskal administrazioak konkretuki nahiko urruti begiratzen dio internet-eko berrikuntzei.  Ez dira konturatu informazio zikloa aldatu egin dela internet-en eta jendea ez dela hainbeste ibiltzen web-etan informazio bila.  Horren ordez RSS jario gordailuak erabiltzen ditu (gero eta gehiago) ahalik eta informazio gehien irakurri ahal izateko esfortzu txikiena eginez.

Ea noiz enteratzen diren hontaz Elgoibarko Udaletxean eta aldatzen duten daukagun zaharkitutako eta web estatiko itxurako web publikoa. Hobe da berandu sekula baino sartzea berrikuntza gurpilaren barruan.

ibai

ibai 2006-04-19 12:25 #1

Barkatu, baina euskaraz Sopela da, ez Sopelana.<br />

admin

admin 2006-04-19 23:58 #2

Arrazoia, bai!!! Mila esker!!! Konpondua eta barkatu akatsa.<br />


Utzi iruzkina: