Bloglines zerbitzuaren berrikuntza eskasiarekin aspertuta Google Reader rss irakurgailura pasatzea erabaki det gaur arratsaldean. Erabaki eta egin, azkar benetan. Ez dakit erabaki onena den zeren 'guztia' googleren esku uztea aurrera begira arazoa izan daiteke, baina beste zerbait aurkitu bitartean googleren tresnarekin ibiliko naiz. Post hau irakurtzen duen norbaitek erabiltzen du? Erabaki egokia da?


Informazioa etengabe igortzen ari zaigun garai honetan, beronen sailkapena eta murtxikatzea erreztuko dizkiguten erremintak ezinbestekoak dira. Nahiz eta sindikazioa blog munduarekin batera sortu, gaur egun ia web osorako baliagarria zaigu.Baina zer ote da sindikazio hori? Hitz honekin batera jario hitza daukagu, ulerkorragoa agian. Hitz gutxitan, gune bateko jariora harpidetzen garenean bertako eduki berrietara eskuratze sinple eta azkar bat izango dugu. Irudi hau bilatu eta bertan klik eginda firefox-ek zer egin galdetuko digu:Aurkitu ezin badugu, helbide barraren eskuman topa daiteke. Ho...


Egunon Euskal Herria. Eushacker blogaren ikastaroak zuzenean jasotzeko interesa baduzu egunero bloga irekitzen ibili ordez, sar RSS irakurlea zure ordenagailuan eta listo! Oso erraza instalatzen eta erabiltzen! Blog-a zuzenean


Lankide dudan Tolon-ek dioenez RSS da Web 2.0 deritzon mugimendu berri honen pegamentua, hau da, zerbitzu mota desberdinak batzen dituen elementua.  Hori horrela bada (eta ni ados nago) ezinbesteko litzateke ahalik eta webgune gehien RSS formatuan informazioa erakustea. Jendea informazio bila gure webgunera joan beharrean, zergaitik ez diogu uzten interesatzen zaizkion iturri guztiak bateratzea toki bakar batean eta sistemak abisatzea albiste berri bat dagoenean?.Arazoa da, oraindik hainbat webgune ez dutela RSS formatuan ezer ere ematen, hortaz zer egin dezakegu guk?  Ideia honek...


Lehenengo EITB24 izan zen, orain Sopelako Udaletxeko Web orria...  nor izango ote da hurrengoa?.  Hauentzat RSS sartzea beraien web orrietan sekulako iraultza omen da diotenez "sistema berria" delakoa ezarri dutelako. Egia esan administrazioa orotara eta euskal administrazioak konkretuki nahiko urruti begiratzen dio internet-eko berrikuntzei.  Ez dira konturatu informazio zikloa aldatu egin dela internet-en eta jendea ez dela hainbeste ibiltzen web-etan informazio bila.  Horren ordez RSS jario gordailuak erabiltzen ditu (gero eta gehiago) ahalik eta informazio gehien ir...