Zure blogarekin eraginik al duzu?

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-11-06 20:29
4

Nahikarik pasatu zidan eta ezetz esaten ez dakidanez –badakizue- hor doa:

Eta eragin nahi dut, ala? Bai, bestela ez nuke idatziko; ez nituzke begitantziño hauek haizatuko.

Norengan? Zenbatengan? Nahita ez daukat counter-ik; ez daukat modurik jaikiteko zenbat zareten hemendik zabiltzatenak, zenbat denbora ematen duzuen berton... Datu objektibo bi dauzkat: Bloglineseko kuadrillatxoa 27koa da; beraz, hogeitazazpi irakurle. Egongo dira aurki-tik datozenak, lagunen bat ere bai... Pozik irakurle taldetxoarekin, hasi nintzenean amestu ere ez nuena. Bigarren datu objetiboa zera da: idatzi dudan mezurik ganorabakoenak izan zuen arrakasta. Esan bezala, ez daukat bisita zenbatzailerik, baina castpost-ek bai, edo bazeukan ondo ibiltzen zen garaian... Kontua da “Attá inbiu txabolá” audio artxiboak 722 zabaltze zeuzkala counter-ak funtzionatzeari utzi zionean. Nire ezjakintasunetik ikaragarrizko kopurutzat daukat mezu batek zazpiehun bisita izatea, ez baitakit zer den “kopuru normala” euskal blogosferan.

Azken honek hasierako galderara garamatza: Eragin al dut nik inorengan? Tira, barrea eragin badiot, ez dago gaizki, horrexetarako idatzita baitzegoen mezua. Baina, ez dizuet ukatuko nolabaiteko jelosia badudala mezu arrakastatsu horrekiko, aseago utzi nindutela idatzitako beste mezu batzuek, ez hain ganorabakoak. Zer egingo diogu.

Eta topikoetan jausteko batere gogo barik esan nahi dut amaitzeko barru-barrutik eskertzen diodala hemen pausatzen den lagun bakoitzari begitantziño hauek irakurtzea. Eta erantzutea, ze, nik ez dakit inorengan eragin dudan, baina erantzun batzuek nigan eragina izan dute, duda barik.

Buf! Eta mezu hau ere blogei buruz... Bagara apur bat karganteak blogariok, ezta?

Marroi hau Patxi, Patxi eta Leireri pasatzen diet, ezetz esateko eskubide guztiarekin.

Patxi

Patxi 2007-11-06 21:51 #1

Jozulin, egia, bai karganteak gerala! ;-)

Nik agindu nion Ricardori baietz, hartuko nuela erreleboa, eta tarteka ematen diot bueltaren bat asuntoari, erantzungo det bai. Eskerrikasko akordatzeagatik.

Nik beti irrikaz irikitzen det bagabigabloga, beraz, zeozer aurkituko det hemen!

Ni bezelako ganoragabeak gustatzen zaizkit igual? :-)))))

Nahikari

Nahikari 2007-11-06 22:32 #2

Eskerrik asko artista!

leire

leire 2007-11-07 18:18 #3

Aupa, jozulin!
Ahaleginduko naiz zeozer idazten.
Buelta batzuk emon nahi detsadaz gaixari, eta tardau egingo dot. Baiña hor dozu nere berbia.
Gustora irakortzen dot zeure bloga. Beste askona baiño lehenago, gaiñera.

patxi lurra

patxi lurra 2007-11-07 22:09 #4

Mezu honegaz gauza bat probatu dozu, gitxienez gauza bat, dear morenito of zamakoa: Marroitutako hiru pertsonetatik hiruok erantzun egin dogula.

%100eko eraginkortasuna, beraz.

PD Egingo dot ahal izango dodana...

Utzi iruzkina: