Negar egin du Evok

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-01-23 13:25
2


Negar egin du Evok eta jantzi koloretsuak ikusi ditugu Boliviako parlamentuan.

Eta koka orriak murtxikatzen ere ikusi ditugu Boliviako parlamentuan gaur.

Negar egin du Evok traje beltzaren gainean tapauka koloretsua jantzita gaur zin egin duenean.

Eta ez du eskuarekin gurutzearen irudia egin, eskuma bihotzean eta ezker ukabila gora egin baitu zin.

Che Guevara gogoratu du Evok eta milaka kokalero hilak, eta Amerikan hildako milioiak...

Negar egin du Evok munduaren aurrean gu guztioi zerbait irakatsiz.

Negar egin du gaur Evok eta nik, ateo sinesgogor honek, sinestu nahi diot, sinestu behar diot. Bestela?


Olegario Makarrovski

Olegario Makarrovski 2006-01-23 14:21 #1

<p>Ni hunkitu egin ninduen.</p>

MAGABILA

MAGABILA 2006-01-29 11:48 #2

<p>Esperantza ezin galdu... Allendek ere ezker ukabila altxatuta egin al zuen zin? ><br />AEBtako bonbarderoak haginak afilatzen ariko dira dagoeneko.</p>


Utzi iruzkina: