Ideia lehiaketa

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-09-09 10:56
1
























Gaur, lehiaketa. Lehiaketa eta saria, sari ederra. Irakurri arretaz:

Ongi etorri “Hamaika ikusteko jaio ginen,... baina hamabi ere ikusiko ditugu martxa honetan” lehiaketara! Prest lehiakideok? Honatx galdera:

Jarraian dauzkazuenen artean, zein lekutan EZ zenukete inoiz ere jarriko irudietan ikusten duzuena bezalako dorre elektrikoa?

Erantzun posibleak hauexek dituzu:

  • a) Ospitalean, kirofanoaren erdian?

  • b) Gernikako piper labeldunez gainezka dagoen ortu batean?

  • c) Bilboko Gran Viaren erdian?

  • d) Guggenheimen gainean?

  • e) Gorbeiako larran, erdian dagoen akerraren ordez?

  • f) Arduradunen baten sukaldearen erdian?

Ala...................

  • g) Ehunka umek (beren guraso eta aiton-amonekin) egunero-egunero bi, hiru edo lau aldiz erabili behar duten espaloi baten erdian, erdi-erdian ?

Erantzun zuzena asmatzen dutenen artean blog berri honen administrazioa zozketatuko dugu; beraz, irabazle suertatzen bazara, erabiltzaile izena eta pasahitza emango dizugu eta, ale! baduzu zeure bloga!



2006-02-03 15:54 #1

<p>Akojonantea, Jozu, >ez neukan horren barri.<br /> >Igual apropos instalau dabe jaietarako, ez dakit... esate baterako, tirolina bat ipinteko Egiatik Galdakoraino. Ze txupi!!Akojonantea, Jozu, >ez neukan horren barri.<br /> >Igual apropos instalau dabe jaietarako, ez dakit... esate baterako, tirolina bat ipinteko Egiatik Galdakoraino. Ze txupi!!</p>


Utzi iruzkina: