Buruketak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-02-10 00:00
2

Demagun herrialde bi: Urrun eta Hurbil.

  • Urrun-en A-k B-ren jainkoari buruzko karikatura bat argitaratu du. A-k suposatzen zuen, agian, B mindu egingo zela; hala eta guztiz ere, argitaratzeko eskubidea zuela uste zuen. B-k ehun kilo urregorri eskaintzen du A hiltzen duenarentzat. Ez da txantxetako kontua, beraz.
  • Hurbil-en A’-k halako berria argitaratzen du bera zuzendari den egunkarian, jakinik, ondo jakinik, berria gezur hutsa dela goitik behera. Berri horrek mindu egiten du jende asko, tartean B’ erakundea. B’ erakundeak erabakitzen du, ondorioz,  A’-k heriotza merezi duela eta berak, B’-k alegia, eta ez halabeharrak erabakiko duela noiz hilko den A’.

Ebatzi:

A = A’ ?

B = B’ ?

A + B = ?

A' + B' = ?

A + B = A' + B' ?

Kontsultarako bilbografia: AMNESIA ERLIJIOSOA (I). Kaiolegario Mc Arron Sky Blogger editions, 2006.
AMNESIA ERLIJIOSOA (ll) The comments. Kaiolegario Mc Arron Sky et al. Blogger editions, 2006.

2006-04-03 18:04 #1

kutxa batean 147 sagar zeuden eta17 usteldu egin ziren.Geratzen   direnak 5na sagarreko poltsetan sartzen baditugu,zenbat poltsa beteko ditugu?

2006-04-03 18:04 #2


Utzi iruzkina: