Batzuetan gauzak ondo egiten dira

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-03-22 19:59



Blog honetatik pasatzen zaretenok ohituta egongo zarete Jozulinen purrustadetara. Aurrekoan, gosaltzen ari nintzela, kontrako eztarritik joan zitzaidan gaileta eta mirariz ez nintzen ito Euskadi Irratia entzuten. Eskerrak kafesnetan ondo bustita zegoen. Gaileta, diot.

Ordenadorea piztu eta purrustada bota nuen Twitterren:

"Las visitas se harán en ing, fr y cast. En función de la demanda se estudiará si en un futuro se podrían hacer en eusk" (sic) #Guggenhein+

— Jozulin (@jozulin) March 19, 2012
Haserrea tuit baten sartzen ez zenez, bigarrena ere joan zen:

Hauxe da Guggenheim Plus, 2012an euskaraz egin EZIN den bisita eitb.com/eu/kultura/art…

— Jozulin (@jozulin) March 19, 2012
Berehala, euskaldun baten erreakzio natural eta benetakoa jaso nuen erantzun gisa:

@jozulin Hori horrela da? Ufff!

— Blanca Urgell (@b_urgell) March 19, 2012
Eta geroago, hain ohikoa ez den beste zerbait:

@jozulin Asteazkenean bilera dugu han. Nire harridura adierazteko une egokia!

— Blanca Urgell (@b_urgell) March 19, 2012

Itxarotea zen hurrengoa, eta ahal bezala laguntzea, dena ondo joan zedin:

@b_urgell Lagungarri litzaizuke grabazioa (ezin izan dut aurkitu) Guggen-eko baten hitzak izan baitira, 7:45-8:00 kultur tartean.1000 esker!

— Jozulin (@jozulin) March 19, 2012

Eta hauxe izan zen emaitza (ordurako @luistxo ere berakatzan zegoen...):

@luistxo @jozulin Guggykoa konpontzekotan geratu da. Euskaldun bi prestatuko dira bisita gidatzeko. Denbora pixka bat beharko (1/2)

— Blanca Urgell (@b_urgell) March 21, 2012

@luistxo @jozulin Gainean egongo naiz. Baina bisita egingo duzue, ezta? :-) (2/2)

— Blanca Urgell (@b_urgell) March 21, 2012

Internetek harremanak demokratizatu dituela diogunean, eta Twitter komunikabide boteretsua dela digunean, honetaz ari gara, bereziki.

Baina tresna bat tresna bat baino ez da eta, ona izanagatik, hutsik ez du ezertarako balio. Tresna erabiltzen duten pertsonak dira indarra ematen diotenak. Eta kasu honetan txapela kendu behar dut Kultur Sailburu Blanca Urgellen aurrean. Zergatik eta  normal jokatu duelako normal jokatzea ohikoa ez den herri honetan.

Gustua ematen du inoiz gauzak ondo egin direla esateak: Chapeau!


Laster batean itzuliko gara ohiko programaziora eta Jozulinen purrustadak izango dituzue berriro irakurgai. Eskerrik asko ;-)





Utzi iruzkina: