LA MOSKA GAO KOADRILAK TXOSNA JARRIKO DU ARRATEN

josu 1456149891816 Josu | 2006-07-25 01:50

LA MOSKA GAO koadrilak txosna jarriko du Arrateko jaietan. Bi helbururekin ekin dio talde eibartarrak jarduera honi: alde batetik
Arrateko jaiak bultzatzeko, eta bestetik, beste jaietarako finantziazioa lortzeko.

Koadrila hau 2005eko sanjuanetan hasi zen finantziazio iturri berrien
bila, eta orduan izan zituzten lehen patrozinatzaileak. Aurtengo
sanjuanetan hainbat taberna, dendari eta enpresaren laguntzarekin
aurrekontua handitzako ahalmena izan dute. Arrateko jaietarako
iniziatiba honekin ari dira lanean eta urtean zehar ekintza gehiago
egiteko asmoa ere badute.

Finantziazio iturri berrien bila, eta jaiei indar berriak emateko
asmoz, Udaletxeari koadrilen dirulaguntzak aldatzeko eskaera egin
zioten La Moska Gaokoek. Proposamena www.lamoskagao.info gune
ofizialean dago, eta jendeak harrera ona eman diola antzematen dute
koadrila honetakoek.


"EDARI HERRIKOIAK"


Txosnan era guztietako edariak egongo dira, eta jatekoak ere jarriko
dituzte. "Ez dugu nahi inor etxera gose edo egarri itzultzea" adierazi
dute.

Kritikarik egon ez dadin, eta guztion nahiak asetzeko, eibartar
guztiei eskatzen diete nahi duten edari edo janaria e-postaz
bidaltzeko, konpromezurik gabe, guk kontutan izateko. Horratarako
lamoskagao@gmail.com helbidera idatz daiteke.


Utzi iruzkina: