Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


AZAROAREN 23an, OSTIRALA, gaueko 8:00etan, BILBOKO HIKA ATENEON (Ibeni kaia 1, San Anton elizaren ondoan)


Sortzen Ikasbatuaz erakundeak antolaturik, heldu den igandean, apirilak 10, Mendigorria herrian euskararen aldeko jaia egienen da. Honatx kartela eta egitaraua.10:00 Dianak, Mendigorriako txistulariak 10:00 Artisauak10:30 Harrera ekitaldia11:00 Txistorrada eta Sardinada12:00 Joaldunak, Batukada, Trikitilariak, Kantuz...12:00 Gareseko dantzari txikiak13:00 Popi eta Zaratrako pailazoakGoizean zehar puzgarriak eta jolasak14:30 Bazkari herrikoia16:00 Jotak eta bertsolariak16:30 Laiak17:00 Elektrotxaranga 18:00 Tximeleta taldearekin KONTZERTUA20:00 Herria biltzera!


Abenduaren 21ean, Euskal Herriko hiri eta herri askotan ospatzen den baserritarren feria da. Donosti eta Bilbokoak entzutetsuenak badira ere, Arrasate, Azpeitia, Zaldibar eta Lekeitio bezalako herrietan ere ospatzen da. Gaur egun ezagutzen ditugun feriak jai bihurtu badira ere, hasierako ferietan, baserritarrek euren generoa saltzeko beharrak bultzatuta ospatzen ziren.Festa honen jatorria XIX.mendean dago. Garai hartako Euskal Herrian kokatzen bagara, konturatuko gara baserritarren ehuneko handi batek, baserria alokatuta jarduten zirela egunerokoan eta lanean. Oso gutxi ziren haien baserria...


Eguazten honetan, azaroaren 17an, ez gara bildu. Azterketak zirela-eta ez genuen denborarik atera Lego saltsetan sartzeko.Baina horrek ez du kentzen, laster egingo ditugun elkarrizketak eta bisitak ez ditugunik prestatuko.Elbarrituak diren bi ala  hiru pertsonekin elkartuko gara eta Baturako nagusiarekin berba egiteko asmoa ere badaukagu.Bien bitartean, errobotarekin segituko dugu.


Argiaren Jaia

tabira 1456152862111 Tabira telebista | 2009-02-20 17:20


Egun ederra pasa genuen igandean Zubietan. /> Argazkiak, hemen (bidali zureak zubietalantzen@gmail.com helbidera eta sareratuko ditugu).Goizez umeak jolasean eta zaldi gainean ibili ziren eta helduok, berriz, errebote partida ikus-entzun-ulertu ondoren trikitilari, sagardo, txistor eta Hernaniko txistulari eta kantarien laguntzarekin kantu-giro jatorrean. />Araetan bapo bazkaldu ondoren, frontoira, Tapia eta Leturiarekin dantzatzera. Hori jendetza, hori!Milesker lagundu diguzuen guztioi eta datorren urtean gehiago!


Pazko jaia

tabira 1456152862111 Tabira telebista | 2008-04-24 14:15

Tabira eskualdeko Pazko Jaia. Labur labur argazki eta musikagaz.


santo tomas

1
haurreskolak 1456135313624 eskola | 2007-12-20 18:33

Gaur haurreskolan Santo Tomas eguna ospatu dugu.Haurrak eta irakasleak baserritarrez jantzita joan gera eta festa txiki bat egin dugu.


Fever gaua

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-03 12:34

Azaroak 30, ostiralean, Fever University jaia eman zen. Jai hau, Bilboko hiru unibertsitateek egitaratutakoa da; Elkano, Komertzioko kamara eta informatikakoak. Fever-erako sarrerak, jai eguna baino lehenago erosiz, 10 € eta egun bertan lehilatilan erosiz, 12 €. Hala ere, sarrera baten truke, kontsumizio bat dohainik eskuratzen duzu. Fever diskotetak, lau sala edo gune ditu; gold, pink, black, blue. Gune bakoitzean musika estilo ezberdinak jartzen dituzte, hip-hop, rock, house, "patxanga". Gau guztian zehar, lau salak guztiz bete ziren ia lekurik gabe geratu arte. Jendearen iritzia j...


Ibiladiaren atarian 2007ko ekainak 10. Ikastola ingurua bor-bor dago, batez ere 3.mailako ikasleek eta euren gurasoek jarri duten taberna-txosnaren bueltan. Agurrak hemendik, musuak handik, gustura eta harro sentitzen da txoriaren begiradaz hain giro epela, lagunkoia, sanoa nabaritzen duen irakasle ohia, egia esan, aspaldiko partez udaberriko eguraldi gozoak inguratuta. 3.mailako ikasle batzuk mahitxoan txukun-txukun jarrita dituzten liburuak saltzen ari dira, irripartsu, esku zabalik hara urreratzen danari arrera abegitsua eginez. Beheko patioan ere erlategia biziz gainezka ageri da. Hemen...


Dena prest Txomin-Txapel egunerako, HUHEZIko festa eguna HUHEZIko Euskara Taldea jo eta ke ari da Txomin-Txapel eguna prestatzen datorren ostiralerako, maiatzak 18. Oraindik hainbat xehetasun falta da, baina egitaraua nahiko itxuratuta dago: 11:00 Izen ematea Argazki rallyan. Herri kirolak. 13:00 Txomin Txapelen jaitsiera eta pregoia, tortilla txapelketa eta triki-poteoa. 15:00 Bazkaria. 16:30 Bertso partxisa, gure jolasak eta karaokea. 18:30 Kapoeira emanaldia, batukada, argazki rallyaren amaiera eta malabare tallerra. 20:30 Erromeria/kontzertua. 24:00 Amaiera. (Huhezi-ko webgune...


Aurten urtero ez bezala, ohikoa baino lehenago ospatuko dugu Euskal Jaia Eibarren. Hauteskundeak direla eta, astebete aurreratu dira normalean maiatzeko azken asteburuan ospatzen diren ekintzak.Dantza baino askoz ere gauza gehiago antolatzen dira astebukaera guztian zehar. Benito Lertxundiren Kolisekoko kontzertua, Untzaga plazako kantu-afaria, herri kirolak etab. Baina esan bezala aurtengo ekitaldietan  makila-dantzak izango dira protagonista nagusi. Aurreko urtean hainbat txokotako ezpata dantzak izan ziren bezalaxe, aurten Cortes, Otsagabia, Errioxako San Asensio, Elgoibarko Haritz,...


Ustekabe fanfarreak emanaldia eskeiniko du larunbatean, hilak 25, Eibarko erdialdeko kaleetan, arratsaldeko 19.00etatik gaueko 22.00ak arte, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Txistorra Egunaren ospakizunetan parte hartuz. Azken urteotan gertatu bezala, musikari berriak estreinatuko dira aktuazio honetan. Aurten Bergarar bat eta eibartar bi izango dira.   Alde batetik, klarineteaz Alayn xxxxxxxx 17 urtekoa batuko da. Orain arte hainbat urtez Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikaslea izan da eta orain eskolatik kalerako saltua eman du fanfarrearen bitartez. Bestalde, saxo...


Egun ofizialarekin talka egingo dut ospakizunak direla eta. Berez asteazkenean da Santa Zezilia musikarion patroiaren eguna, baina musikari gehienok asteburu hau erabiliko dugu geure jai partikularra egiteko. Eibarren herrikoitasun handiena duen ekitaldia bihar gauerdiko kalejira izango da, Serenata, alegia. Ohiturari jarraituz, eibartarrek soziedadeetan afaltzen dute eta gauerdian Untzagan biltzen dira. Puntu-puntuan hasi ohi da Banda lehen pieza jotzen eta ttipi-ttapa Kalbetoi eta Bidebarrieta kaleak zeharkatzen ditu, azken honek Arikitzako Zubiarekin duen gurutzabidera iritsi arte. Berau...


Euskal Jaia Errioxan

josu 1456149891816 Josu | 2006-07-28 01:09

Ustekabe Fanfarreak Errioxako Kanpingeko Euskal Jaiaren II. Edizioan parte hartuko du. Pasa den urtean Euskal Jaia antolatzea bururatu zitzaien Camping de La Rioja-koei. Zer egin, ordea? Ustekabe Fanfarrea eramatea bururatu zitzaien. Nik neuk beste ideia batzuk bota eta lanean gogor egin ostean jai itxurosoa lortu genuela esan dezakegu. Aurten ere gogor aritu gara lanean eta honako programa lortu dugu: 11.00 Trikitilariak eta kupelaren irikiera. 12.00 Ustekabe Fanfarrearekin kale animazioa (14.00ak arte). 13.00 Ikurriñaren igoera (Agur Jaunak-ekin). Jarraian, II. Pintxo Lehiaketa. 14.30 H...


LA MOSKA GAO koadrilak txosna jarriko du Arrateko jaietan. Bi helbururekin ekin dio talde eibartarrak jarduera honi: alde batetikArrateko jaiak bultzatzeko, eta bestetik, beste jaietarako finantziazioa lortzeko.Koadrila hau 2005eko sanjuanetan hasi zen finantziazio iturri berrienbila, eta orduan izan zituzten lehen patrozinatzaileak. Aurtengosanjuanetan hainbat taberna, dendari eta enpresaren laguntzarekinaurrekontua handitzako ahalmena izan dute. Arrateko jaietarakoiniziatiba honekin ari dira lanean eta urtean zehar ekintza gehiagoegiteko asmoa ere badute.Finantziazio iturri berrien bila, ...


Juerga politta dau gaur Eskoitzan, Majisteritza Eguna dala ta. Atzalderako daueneko jendia nahiko liauta zauela esan geike. Gau ederra bizitziar daukie, beraz, Eskoitzara gerturatu eta gerturatuko dienak (Neskak barra-barra,je!)


Zorri 2: Zuek nola esango zenukete euskaraz fiesta? Zorri 1: Tira, txantxetan, ala? Zorri 2: Ez, ez; irakurri dut laster “Fiesta de la rosa” delakoa izango dela eta euskarazko ordainean fijatu naiz... Zorri 3: Nik jaia esango nuke. Zorri 2: Eta esaten badizuet sozialistek  festa aukeratu dutela, zergatik dela uste duzue? Zorri 3: Ba nik esango nuke hitz kosmopolitagoa delako aukeratu dutela edo, argiago esatearren, espainolaren antzekoagoa. Zorri 2: Kontu horretaz horrenbeste hausnartu/tzen dutela uste duzue? Zorri 1: Zer ba? Zorri 2: Rosa esateko errosa hitza erabiltzen dutelako eta...