Josu Leokanne (blog zaharra)

http://eibar.org/blogak/josu

Ikus hemen.Joan blog berrira.


Blog berriaBlog honetan ez dut gehiago idatziko, aurrerantzean blog berrian.Cambio de blogEn adelante no escribiré aquí, me encontraréis en mi nuevo blog.http:/www.eibar.org/blogak/josu


Banoa Blogak.com-etikBloga sortu nebanian esan neban ohoria izango zala bloga Eibar.ORGn eukitzia, baina haundi ikusten nebala, blog hau proba egiteko jaixo zala. Bost aste barru urte bi beteko diraz hau jaixo zanetik, iritsi da garaia agur esateko blog plataforma honi.Bloga eskusa izan da beste milaka tresna ezagutzeko: Bloglines, Flickr, Odeo, Twitter, Facebook, del.icio.us, eta abar luze bat. Tresna guzti horien bittartez asko ikasi dot, eta horrek balio izan desta lehen esperientzia profesionalerako ateak irekitzeko. Blogak balio izan desta, baitta be, ezagunak lagun egitteko, eta ezeza...


Gaur Pasalo, Gente eta horrelako programetan Eibar ezagutzera emongo dabe, suposatzen dot. Antza, ijitu bat armaz erahilda, Polonia Etxeberria kalean. Eguerdian zihar hainbat sirena entzun ditut eta eitb24.com-en ikusi dot albistea.


Behin baino gehiagotan esan dut zer izan nahi dudan nagusian: jubilatua. Baina horretarako lehenago lan egin behar, eta horretan gabiltza, ahal dugun heinean. Tira, enbidia apurtxo bat badiet jubilatuei, baina ez diet ukatzen dituzten zerbitzuak merezituak ez direnik. Horrek ez du esan nahi zerbitzu publiko duina jasotzeko jubilatuak izan behar dugunik. Ala bai?Tristura handiz ikusten dut nolako desberdinkeriaz tratatzen diren gazteak eta nagusiak instituzio publikoen aldetik. Arduradun politiko bati entzun nion gazteokin ez dagoela ezer egiterik, ez garelako mugitzen. Kasu askotan egia bad...


Gauerdian esnatzen da benetan Josu, eta bere burua hegaka hasten da. Logureak hegan ihes eta inspirazioak aterrizatu egiten du Josuren logelan, eta bere ordenagailuko teklak laztantzen ditu hitz goxoen bila.Bi hitz mota omen daude. Egunekoak, arrazoiaren hitzak... eta gauekoak, sentimenduen hitzak. Eta Josuk gauez aritzea atsegin du. Josuk hildako poeten klubeko kide izan nahi luke, eta txoko ezkutuetan poesiak kanta. Eta badaki ez dela horretan onena, baina batzutan poeta sentitzea gustatzen zaio. Basoa isilegia litzateke hoberen abesten duten txorien kanta hutsaz. Norbaitek jarri behar di...


San Andres egunean KTB Eibarko Vocentoren Telebistakoek harrapatu ninduten jaien inguruan galderaren bat egiteko. Momentu kritikoena seguraski elkarrizketatzeko: umeak zain, Udaletxeko atean utzita nere kotxea, Udalak ekarri beharrekoak ez ziren agertzen... baina hala ere galdera batzuei erantzun nien. Pena moztu dutena moztu izana. Udalari botatzen dizkiodan purrustadak gustatzen zaizkie Eibarko kazetariei. Eta pena interneten KTBk ezer ez egitea, Goienan egiten duten bezala. Baina tira, halanola grabatu eta Youtubera igo dut. Eskerrik asko KTBri gure informazioak herriko telebistan hedatz...


Bloga izatea dagoeneko gauza arrunta da. Nere anaiak askotan entzun izan dit bloga gora eta bloga behera, baina ez diot sekula ganoraz erakutsi zer demontre ote den bloga. Gaur euskararen eguna dela eta, ospatzeko zeozer berezia egin behar genuen. Boteprontoan esan diot: egin zure bloga. Eta espero ez nuen baietza eman dit!Ez dakit zer demontre kontatuko duen hamaika urteko nere anaiak bere blogean. Agian Eibar KEaren kontutxoak, Jaimitoren txisteak edo eskolarako idazten dituen ipuinak, ez dakit. Agian, pixkanaka interneteko erramintak erakusten joateko bidea ireki ahal izango dizkit blog ...


Aurrekoan azaldu nuen nola estreinatu dugun Ustekaberen web berria, eta horretarako erabili ditugun doako zerbitzuak: Wordpress, Flickr, Youtube... eta non daude hemengo produktuak? Aupa, Tagzania!Mapa bat egin dut, adierazteko Ustekabek non egin dituen orain arteko aktuazioak. Hemendik aurrera bertan puntuak gehitzen joango naiz aktuazioak egin ahala.tagzaniapasteustekabemapa tagged map by user - Tagzania Gozada bat da Tagzaniarekin hau hain errez egin ahal izatea. Duelaurte batzuk Ustekaberen weba prestatu zutenek denbora pila pasa behar izan zuten Euskal herriko mapa bat egiteko. Gaur ni...


Plans are nothing, planning is everythingDatorren ostegunean, hilak 29, komunikazioa planifikatzeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte EHUn. Lagun batzuek egindako bideoa jartzen dut hemen.


josu 1456149891816

Josu Leokanne (blog zaharra)

"Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian." Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joan zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe. Bidarri berri batera iritsi gara: blog honen jarraipena Eibar.ORGren komunitatean.