Gaztañerre

josu 1456149891816 Josu | 2006-11-13 23:24
2

Gaur ospatu dugu Eibarren Gaztañerre eguna. Juan San Martinek "Antzinako Eibar" liburuan jaso zuenez, Arimen egunetik bigarren astelehenean egiten da ospakizuna. Herriko soziedadeak bete egiten dira karakolak eta gaztañak jateko. Ardoa ere ez da falta izaten egun hontan.

Azken urteotan, Eibarko AEK euskaltegiak afari herrikoiak antolatu ditu jai hau ospatzeko. Orain arte Orbea frontoain izan bada, aurten Armeria Eskolan egitekotan ziren. Arratsaldean poteoa egin eta dozenaka koadrila batzen dira, bakoitzak bere janaria daramala, otordua era herrikoiean egiteko. Afalosteko kantak, esan gabe doa, ez dira falta izaten.

Bestalde, Eibarko komunitate gailegoak ere badu honen inguruko bere festa, "Magosto" jaia. 550 kilo gaztain eta Ribeiro ardo txuria saltzen dituzte Urkizuko parkean, lortutako dirua "Os Galaicos" musika eta dantza taldeari ematen zaiolarik. Talde hau "As Burgas" Eibarko Kultur Elkarte Galiziarraren baitan dago.

malen

malen 2006-11-13 23:50 #1

Aupa Josu!

Bigarrenian bai...asmauko zenduan Gaztainerrekin,ez?

Jope, Antzinako Eibar liburua oin dala astebeterarte irakurtzen egon nintzan. Kuriosidade pillua bilau nitxun. Lan bategaitxik orrialde batzuk irakurtzen hasi...eta ixa goitxik behera.

Portzierto! barixakuan Homenaldixa eingo detze udaletxian, guk dantza ein biou. Oinguan bai, oinguan Homenaldixa izango da...

ondo segi, gautxori!

Josu

Josu 2006-11-14 00:47 #2

Juan San Martin, Eibarko Seme Kuttun. Aurki hemen. Eskerrik asko, Malen.

Utzi iruzkina: