Agur, gizon

josu 1456149891816 Josu | 2006-02-25 14:55
3

Beti izan ditut liskarrak lagun eta senitartekoekin berdintasuna hitz magiko hori dela eta. Eta liskarrak izan baditut berdintasunaren alde apustu egiteagatik izan da. Baina berdintasunaren izenean gaur egun nagusitzen ari den korrontea feminismoa da. Feminismoari ezarri zaion konnotazioa oso da aberasgarria gizartearentzat, pozgarria eta justua. Politikari ezkertiarrek feministatzat deskribatzen dute bere burua. Baina feminismoa matxismoa bezain gogorra, krudela, kritikagarria eta injustua da. Emakumeen alde egiten du, gizonezkoak alde batera utziz. Historian zehar mundu honek egindako akatsa errepikatu baino ez du egiten. Amorruaren eragina agerian geratzen da jokabide honekin, eta txarrena denok ongi liseritzen dugula da. Botatzen dizkiguten mezu feministak, matxismoaren kontrakoak direla eta, onartu egiten ditugula. Ba nik, inola ere ez.

Irakurri gaur El Correo EspaƱol-en Eibarko orriak zekarren albiste hau.

Sexismoz kargaturiko informazioa dugu honakoa. Lehenik eta behin, igorleak: Udaletxea eta Emakumearen Mahaia, Udalak berak bultzatua. Kontuz, ez da Berdintasunaren Aldeko Mahaia. Emakumearen Mahaia da. Agur, gizon.

Martxoaren 3an afaria, nahi duten emakumeei irekia. Zein ondo. Gizonek ez dute, hortaz, bertara joateko aukerarik. Elkarte Gastronomiko zaharkituenei kritikatzen diegun berdina egiten dute emakume hauek, baina ondo deritzogu. Ez gara telebistan azaltzen hori kritikatuz, eta ez dugu inor horregatik epaitzen. Emakumeentzako afaria. Agur, gizon.

"La Calumnia" antzerkia, interesgarria, seguru. Baina, zer da tematika femeninoa? Hilekoari buruz doa? Bular-minbiziari buruz? Apustu ezetz. Desberdintasun sozialen edo tratu txarren inguruan delako apustua egingo nuke. Orduan zergatik ez tematika soziala? Edo eskubide sozialen tematika? Edo berdintasunari buruzkoa? Ez. Emakumeak dira ardatz hemen ere. Agur, gizon.

Martxoaren 8a, Emakume Langileen Eguna izan duguna, badirudi orain Emakumearen Eguna dela. Tira ba, ospatu dezatela lanik egiten ez dutenak ere. Zabal dezagun ba jaia emakume guztietara, haien artean diskriminaziorik egon ez dadin, batu gaitezen ba, emakume guztiak gure jaiean eta diskriminatu bakarrak izan daitezela gizonak. Agur, gizon.

KTBk iragarkia emango duela, ongi ordaindua, hori bai. Emakumeekiko tratu txarren aurkakoa. Gutxiago badira ere, eta orokorrean maila desberdinean bada ere, ez ditut ahaztu nahi tratu txarrak (fisikoak eta batez ere psikologikoak, sendatzeko zailenak) jasotzen dituzten gizon horiek. Gizartearen eta Erakunde Ofizial zein ez-ofizialen babesik jasotzen ez duten gizon horiek. Gobernu eta elkarteek bizkarra eman dioten horiei: agur, gizon.

ugutz

ugutz 2006-03-01 11:00 #1

Agur gizon, Kaixo Super-emakume.

ni

ni 2007-01-26 23:33 #2

ulertzen dut zure jarrera, baina nik eztiot hori, edo ez dut horrela denik uste: mugimendu feministak ez du emakumearen burua gizonaren gainetik jarri nahi, gizona dagoen lekura iritsi nahi du, mendi gailurrera, guztiontzat lekua baitago.Egia da elkarte gastronomikoari buruz diozuna, eta ez zait batere ondo iruditzen horrela ez baitugu ezer lortuko baina gogoratu: el ser humano es el unico animal que tropieza dos veces con la misma piedra.
Beraz, ez deritzot gaxki feminismoaren alde egitea baina neurri batean, eta emakumeok jasaten dugun errepresioa eta sufrimendua guk besteei jasanarazi ez izatea egokiena delakoan nago

Josu

Josu 2007-01-26 23:52 #3

Kaixo "ni",
Eskerrik asko erantzutearren. Ilusio handia egin dit ikusteak otsailean idatzu nuen artikulu batek oraindik bizirik dirauela.

Terminologia kontu bat da. Feminismoa "femino" sexukoen eskubideen aldekoa da. Nola da alderantziz gizonentzat?

Ez esan diskriminaziorik ez dagoela. Niri ez zidaten utzi Aerobic ikasteko saio batean parte hartzen MUTILA NAIZELAKO. Uste zuten "barre egitera" joan ginela lagun bat eta biok. Hori oso da frustrantea.

Esan, kasu horren aurrean defendatzeari zein hitz ematen diozu? Feminismoa? Varonismoa esan beharko genuke? Ez dut sekula entzun.

Eibarren bada kirolen bat zeinen arduradunak publikoki esan duen mutilok ez dugula balio. Udalaren laguntza du eta denok pozik. Jakin nahi nuke zer gertatuko litzatekeen Eibar K.E.ko ordezkari batek publikoki esango balu emakumeek ez dutela futbolerako balio.

Biak dira maila berean gaitzesgarriak.
Eskerrik asko berriz ere.

**Hauetako egun batean... agian bihar... gustatuko zaizun albiste bat emango dudala uste dut. Egon adi!

Utzi iruzkina: