Aurkezpena

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-09-29 10:30
1

Ongi etorri Irudi Txokoko blogera.

Ezagun ez gaituzuenontzat, Irudi Txokoa Orhum Zineklubetik 2007ko udazkenerako Gasteizko Gauekoak programarako sortu genuen euskarazko zine zikloa da.

Gauekoekin zine ekintza bat egiteko proposamena genuen. Ostiraletako zine estreinaldien aurka jendea erakartzeko zerbait berezia behar genuela ikusi genuen, bestela inor ez etortzeko ez zuelako merezi lanik hartzea. Eta buruari asko eragin ondoren inor eskaintzen ez zuen zine eskaintza bat egitea otu zitzaigun: euskaraz zinea ematea.

Proposamen batzuentzat ausart, eta beste batzuentzat zoroa, Gasteizen euskara darabilkien kopuruak berez izan genezake kopuru urria erabat txikituko zuelako, bigarren urtea hastera doa lehen urtebetean 17 emanaldi gauzatu ondoren. Lehen urtea, ikas urte zaila izan da. Arazoak barra barra eta inoiz bururatu zitezkeenak ere izan ditugu. Baina ala ere pozik aurrera irteteko gai izan garelako.

Bigarren urte honetan hobetzeko gogoz gaude, eta horretarako zabalkuntza bide berriak jorratzera goaz. Blog hau Irudi Txokoaren nondik norakoak ezagun izan ditzazuen egin dugu. Baina ez bakarrik hori, zinemaz eta euskarazko zinemaz hitz egiteko da ere blog hau. Zinemaz euskaraz hitz egin eta gozatzea badelako ere, ezin gara mugatu Irudi Txokoaz hitz egitera bakarrik.

Hortaz, hemen ez duzue irakurriko bakarrik Irudi Txokoaren nondik norakoak, baita ere zineetan komertzialki euskaraz ikus daitezkeen filmeetaz mintzo izango gara. ETB-ko zine emanaldiak aipatuko ditugu, eta noski, euskaradun DBD eta BR-etaz hitz egingo dugu. Zinemarekin eta euskarazko zinemarekin zer ikusia duen oroz hitz egiteko gura gara.

Irudi Txokoa ahal eta hoberen izan dadin, zuen iritziak eta parte hartzea beharrezkoa dugu, zuok gabe Irudi Txokorik ez genukeelako izango. Beraz, ez izan beldur eta nahi baduzue komentatu nahi duzuena erantzunetan. Blog honen bitartez guri zuzenean mezuak bidaltzea baduzue ere.

Ez litzateke aipatu egin ere behar, baina gogoratu blog gehienek bezala, RSS zerbitzua badugula ere nahi duena albiste eta sarrera berrien berri harpidedun egiteko.

Bestetik, ikus dezakezuenez, blog honen alboan Google Calendarrekin eginiko egutegi bat ikus dezakezue, zeinetan, euskaraz ezagun ditugun egingo diren euskarazko hurrengoko emankizunak ikusi ahalko dituzue. Zoritxarrez, Googleko zerbitzu hau euskaratu gabea da oraindik.

Eta hizkuntzaren gain, Google Calender-rek badu beste akats bat, ezin garela gai lortzeko emanaldietako izenburuak ongi ikus daitezen lortzeko gai. Baina beno, hobetu bitartean klik egin daiteke egun bakoitzeko zehaztasunak ikusteko.

Google Calendar kontu propioa baduzue, egutegi hau zuenean sartzea baduzue ere zuen egutegian egutegi hau ikusteko.Baduzue aukera ere mail eta SMS bidezko gogoratze automatikoak egiteko. RSS sistema badu ere Googlek, hau nahiago erabiltzea duzuenontzat.

Aurretik esandakoa berriz esango dugu, ongi etorri blog honetara eta gure lana gustoko izatea espero dugu.

oier u.

oier u. 2008-10-20 09:57 #1

Epa!

Pozten naiz horrelako blog bat ikusteaz. Animo honekin!

Idei bezala, Euskal Herrian dauden film laburren zirkuitoak, eta lehiaketak promozionatzea proposatzen dizuet.

Mila esker ta zorte on

Utzi iruzkina: