Irudi Txokoa

Zineaz euskaraz gozatzeko gunea

Bi edizio kaleratuko dituzte, arrunta eta bi diskako edizio berezia.Lukasek zortzi urte ditu eta Perez sagutxoak inork ikusi gabe hortzak txanponengatik nola aldatzen dituen jakin nahi du. Hori estalgabetzeko bidean sagua Gil Penkoffen atzaparretan erortzen da. Lukas eta bere familiak euren eskuetan dagoen guztia egingo dute sagua askatu eta bere magiarekin aurrera jarrai dezan. Agian, pertsonaia txiki batzuengandik iritsiko zaie laguntza...


Westerra Hollywood-ko urrezko urteetan genero oso zabaldua zen, baina gainbera etorri zen eta ia desartzeraino ibili da azken harmakadetan, salbuespen oso aipagarri gutxi batzuk kenduta. Hor izan genuen westerrean ospea lortutako Clint Eastwood eginiko batzuk (Josey Walles legegabea, Barkamenik gabe) eta Kevin Costner Oscarrak irabaziz Otsoekin dantzan filmarekin. Hortik kanpora, ia deus.Azkenaldian, badiduri musikalak jasan duen buru altxaera lortzen hasia dela, genero honetako filmak noiz edo noiz izaten ditugu zinemetan. Berpizte hau Kevin Cosnert-rrekin abiadarazten da, Open Range eraka...


Gasteizko udaletxean urteko aurrekontuak aurrera atera dira, eta bertan izan dute lekua Gasteiz Kafe-antzokirako. Bi diru neurri erabaki dira:- 120.000€ aurten erabiltzekoak proiektua idatzi eta zehazteko.- 1,5 milioi € eraikina bera eraikitzeko 2010-11 artean.Ala ere, aurrera pausua bada ere, ez ditugu gauzak batere argi ikusten. Momentu honetan, ez dago gauza bakarra zehaztuta: non eraikiko den, zein tamainia izango duen, zerekin ekipatuko zaion, zenbat diru beharrezkoa izango duen eraikitzeko...Beharrek zehaztu behar dute den dena. Kokalekua beharren arabera izan beharko da, eta agian ez...


Ben-Hur denok ezagun dugun zineko filme klasiko horietako bat da, ia aurkezpenik behar ez duena. Urte askotan Oscar gehien batzen zuen filma izan da, 11 izanez, eta ez dago ezbairik izan duen garrantziaz, zinearen historian, bere tokia duelarik.Hollywood-eko urrezko urteetan eginiko superekoizpena da, berriz egingo ez ziren modukoak. Garaiko izar nagusietako bat, Charlon Heston, garai hartan arrakasta zuten peplum bat antzeztu zuen William Wylerren aginduetan.Zihurrenez, filme honetaz gehien gogoratzen dena, kuadriga lasterketa izugarria da, ia 20 minutuz luzatzen dena. Benetako tamaian era...


Planeta Junior pasadan astean iragarri du, Marvel etxearen animazio eskubide desberdinekin egin dela, telebista eta formatu domestikoetan argitaratzeko.Horietako batzuk, euskaratuak badaude bere garaian ETB-ek eman zituelako. Zoritxarrez, PlanetaJunior, ETB-rekin tratuak egin baditu ere, oraindik inoiz ez du euskarazko bikoizketa bakarra kaleratu, besteak beste: Heidi, Marco, Vickie Vikingoa, Pippi Galtzaluze, Hauek dira, Planeta Junior-rek euskaragabe kaleratu beharrekoak akordio honi esker: X-taldea, Spiderman (1981) eta Spiderman eta bere lagunak.X-taldea (X-men)Komikietan oinarriturik, ...


Hanma-Barbera da, iazko mendeko telebistarako animazio erreferentetako bat. Mende erditik gora lanetan ibili ziren, telesail eta ospea lortu duten pertsonai ugarirekin lanean.Telebistan egin bazuten ere bera lan nagusia, Hanna eta Barbera zinetik zetozen. MGM-rako Ton eta Jerry-ren cartoonak egin zituzten, baina cartoon formularen gainberarekin telebistan bilatu behar izan zuten babesa, noiz edo noiz zinemarako filme bat edo beste egin izan ahal zutelarik bere pertsonaiek ospe haundia garatzen bazuten.Hori izan zen Harriketarren kasua. 1960 hasitako telesailak denboraldi ugariz luzatzea lor...



Badira egunak ETB publizitate berezi horietako bat egiten darabilena Heroiak telesailaren bigarren denboraldiaren telebistarako estreinaldia iragartzeko. Telesailaren izenik ez da aipatzen, baina identifikagarriak diren irudiak eman eta eman dabiltza eta erraz igartzen da zeintaz mintzo diren.Heroiak erakargarria den telesaila izanda, lehendabizi ETB2-n emanak dira, gaztelera utsean bikoizketa bazuten ere eta emanaldi duala egiteko izan ziren arren. ETB euskara bultzatu behar duena, nola bultzatu erakusten.Euskaraz ETB3-en ematen dabiltza lehen aldiz, emanaldi hasiera iragarri gabe inor ez ...


Zine desberdinetan gaur estreinatzen da ere Santa Klausen kondaira.


Gogor aritu beharko dute Anjek, Marik eta beraien lagunek herrira bakea itzultzea nahi badute. Herriko nagusiak elkarrekin erretxinduta dabiltza, mesfidati. Hau guztiaren errua hegazkinarekin inguruko mendietan istripua izan duen atzerritar batek dauka. Dirua eta ospea agindu die hegazkina topatuko duenari. Baina gauzak erabat aldrebestuko dira Olentzeroren ordulari magikoa desagertzen denean. Ordulari magikorik gabe ezingo du denbora gelditu, eta ondorioz, ezingo ditu gabon gauean opariak banatu.