GURELprototype

Koldo Olaskoaga, FLLko entrenatzaileen monitoreak informazio interesgarria bidali digu.Hemen daude berak gomendatzen dizkigun webgune batzuk:Praktikatzeko Modeloak: http://www.nxtprograms.com/Liburu honetan montaje txikiak daude, erabilgarriak izan  daitezkeenak: http://www.isogawastudio.co.jp/legostudio/toranomaki/en/download.htmlCurso para profesores (irakasleentzat ikastaroa programazioaz) FLL Spain kanala YOutube-n


Abixera bizian

No profile photo GURELprototype | 2010-10-24 18:35

Eguraldi euritsu eta hotza izan dugula asteburu honetan, eta zer!Prototype taldekoak jota fuego ibili dira lanean, zapatu eta domekan. Lanean eta disfrutatzen, aldi berean.Zapatuko bileran, zortzi egun barru (2010/X/30) gurasoekin egingo dugun aurkezpena planifikatu genuen.Gazteetako bakoitzak aurkezpenerako bere "zatia" dauka eta horretarako powerpointal, bideoa ala dena delakoak  prestatuko du. Hauek dira bakoitzak jorratuko dituenak:- Zer da First Lego League? (Xabi)- Proiektu zientifikoa (Ander)- Orain arteko bidea nolakoa  izan den eta lan  dinamika (Aratz)- Errobota (Jo...


Gaur egin dugun lana bideo baten bidez ikusi ahal izango du mundu guztiak. Prototypekideak oso pozik daude. Bideoa ikusi gura baduzu sakatu beheko argazki txikitxoaren gainean.


Azkenean, Idoiak lortu du proiektuak irauten duen bitartean erabili ahal izango dugun ordenagailua. Oso berri pozgarria da beti edukiko dugulako tramankulua gure esku programazioaren segitu ahal izateko.Izan ere, Igorrekin egon eta gero, gure Prototypekideak oso gogotsu ari dira errobota programatzen.Autonomia maila polita lortu dute eta dagoeneko errobotak lortu du misio oso bat burutzeaq. Txaloz amaitu dute larunbat eguerdiko saioaren amaieran errobotak "patentea" eskura ekarri eta "etxera" itzuli denean.Goiz horretako argazkiak dira  beheko hauek.


Prototypeko kideak (Aratzek ez du gaur etortzerik izan) Arrasaten izan gara gaur Arizmendi-Ikerlan taldekoei bisitan.Han zeunden taldeko lau kide eta  entrenatzailea, Beñat.Gure burua aurkeztu, orain arte egin duguna kontatu, gure  lan mekanika zelakoa daukagun eta proiektu zientifikoari buruz zer pentsatu dugun komentatu diegu Arrasatekoei.Beraiek erakutsi digute errobotaren programazioan zein eroso ari diren. Froga pila bat egin dituzte eta konstantzia handiz akatsetatik ikasi eta misio bat amaitzea lortu dute.16 urte ingurukoak dira Arizmendikoak baina arreta handiz entzun ditu...


Ikasketak

No profile photo GURELprototype | 2010-10-20 19:47

Astean birritan elkartzen gara First Lego League proiektuaren zereginetarako. Orain arte behintzat bost bat ordu sartzen ditugu astero.Horrezaz  gain, gazteek eskolak, etxeko lanak, azterketak eta eskolaz kanpoko ekintzak dituzte. Ez  da lan makala horiek denak aurrera ateratzea.Egun hauetan azterketakin dabiltza  gure ikasleek eta lan asko daukate esku artean.Lortu behar dugu eginbeharreko guztiak konpaginatu ahal izatea, beti ere ikasketak gauza nagusiena dela jakinik.Agian horrek eskatzen du Legorako lan saioak hasi aurretik etxeko lanei tarte bat dedikatzea. Bata egindako...


Errobotikaren inguruan antolatzen diren ekitaldiek  zelako ondorio onak dituzten aipatzen da Eroskiren Consumer aldizkariaren úrico zenbakian. Nik zuzen zuzenean lotu dut gure Prototype taldearekin eta First Lego Leaguerako egiten ari garen ahaleginarekin.   Artikuluan  esaten da sormena, talde lana eta antolaketarako kapazitatea direla  irabazten diren lehenak. Eta, guk horiek bereziki lantzen ditugu. Pozgarria izan da berri hori irakurtzea. Artikulua hemen irakurri dezakegu.  


Gaurkoa egun handia izan  da. Gauza  asko egitekoa. Igor, Idoiaren anaia etorri da eta berarekin errobota programatzeari bildurra kendu diogu. Programazioa nola egiten den ikasten hasi besterik ez dugu egin, baina hori da kontua...hastea. Igorren laguntzarekin errobotak aurrera egin buelta eman eta berriro "etxera" bueltatu da, "mindstorm" esanez.Gai ordenean gauza asko genituela, arratsaldean berriro elkartzea erabaki dugu. Aratz eta Jonek ez zeukaten etortzerik baina gainontzeko denak etorri gara.Mahaia montatzen amaitu dugu eta horik aurrera kamisetaren diseinua amaitu,...


Formakuntza (II)

No profile photo GURELprototype | 2010-10-15 22:57

Entrenatzaileentzako bigarren  saioa izan dugu gaurkoa. Lauretan hasi eta zortzirak arte izaten dira saioak. Ordu asko baina nahikoa arin joaten direnak.Gaurkoan, lehenengoan moduan, Koldo Olaskoaga aritu da jokoaren arauak zeintzuk  diren azaltzen. Gainera, joko-mahaian gauzak nola diren aztertzen egon gara.Beñat Irazabal ere bertan izan da eta pertsonalki ezagutzeko modua izan dugu. Gu bezala, beste 8-10 entrenatzaile agertzen dira formakuntza saio hauetan.Lehen argazkiak Koldo, Edorta eta Beñat agertzen gara.Beste honetan, Zamudion, Innobasqueren egoitzan izaten diren formakunt...


Behintza garbi daukagu berdea dela gure kolorea. Aldizkarietatik eta egunkarietatik ateratako letrekin izena osatu dugu. Eta oso  ondo gelditzen da diseinua. Orain egitera eramatea falta zaigu.Bakoitzarentzako bat eta gurasoentzako ere bana egitea pentsatu dugu. Baina  arrakastatsua bada diseinua...agian salgai jarriko ditugu.Idoiak dio 8  euro kostatuko zaigula kamiseta bakoitza. Tshirt garestitxoa ezta?