Berri onak eta lanean ilusioz

No profile photo GURELprototype | 2010-10-23 16:55

Azkenean, Idoiak lortu du proiektuak irauten duen bitartean erabili ahal izango dugun ordenagailua. Oso berri pozgarria da beti edukiko dugulako tramankulua gure esku programazioaren segitu ahal izateko.
Izan ere, Igorrekin egon eta gero, gure Prototypekideak oso gogotsu ari dira errobota programatzen.
Autonomia maila polita lortu dute eta dagoeneko errobotak lortu du misio oso bat burutzeaq. Txaloz amaitu dute larunbat eguerdiko saioaren amaieran errobotak "patentea" eskura ekarri eta "etxera" itzuli denean.
Goiz horretako argazkiak dira  beheko hauek.




Utzi iruzkina: