GURELprototype

Taldeko argazkia

No profile photo GURELprototype | 2010-12-02 21:05


First Lego Leaguen eman genituen aurreneko pausuen artean lehenetariko bat Arrasatera joan eta Arizmendi-Ikerlanekoekin egotea izan zen. Orduan gonbidtu genituen gurera etortzera. Atzo bete zuten hitza, gure pozerako.Beñat eta taldeko beste bost bat partaide izan ziren Gatzagan eta errobotarekin egin duten aurrerakada erakutsi ziguten. Aho zabalik utzi gintuen nola lortu dituzten lau misio jokaldi berean burutzea. Txapeldun batzuk dira.Gureek ere orain arte lortutakoak azaldu zizkieten eta hor ibili ziren ikasteko zenbat dagoen eztabaidatzen.Merendolarak prestatu genituen gauzak jan eta eda...


Igone eta Alfonso Tecnaliakoekin egon ginen azaroaren 30an burututako bigarrenn elkarrizketan. Zamudiora joateko ohitura hartzen ari gara. Oso baliotsua izaten da hangoen laguntza eta prestutasuna.Fatronikeko Borja Bonail-ekin egin genuen bezala, gure proiektuaren tankerakoak ezagutzen ote zituzten eta nolako bideragarritasuna ikusten zioten galdetu genizkien.Alfonsok garbi zuen proiektu interesgarria dela eta aurrera egin behar dugula. Informazioa biltzea eta erabilgarri jartzea dela gure erronka nagusiena.Berak erakutsi zizkigun Google maps eta Navteq bezalakoek eskaintzen dituzten erreku...


Mugikortasun mugatua daukatenen bizimoduan hobetu asmoz egiten ari garen proiekturako informazioa biltzen aritu garaEgin ditugun elkarrizketen artean, azaroaren 30an, bi oso interesgarriak egin genituen.Lehena, telekonferentziaz, Fatronik-eko Borja Bonailekin. Zamudion Ander eta Edorta eta Donostiako Miramongo parke teknologikoan Borja.Gure proiektuaren interesgarritasuna segidan ikusi zuen eta nolako zailtasunak ikusten dizkion komentatu zigun.Besteak beste, egin gura dugun gida elektronikoaren informazioa eta datuak bilatu eta prozesatu behar direla esan zigun. Eta hori beti dela nekeza e...


Egun pozgarria

No profile photo GURELprototype | 2010-11-28 19:24

Azaroaren azken igande goizean ere bildu ginen. Baina bezperan egindako lanaren fruituak biltzeko eguna izan zen. Pozik ginen aurreko egunean programatutakoak asko  zirelako.Ordu pare baterako eduki genuen. Lehen zatian, errobotaren programaketari ekin genion. Eta gauzak ondotxo doazela ikusi genuen. Ez zitzaizkigun gauzak beti ondo atera baina tira bagoaz.Azken zatian proiektu zientifikoari dedikatu genion ordu erdi luzea. Proiekturaren eskema orokor bat egina daukagu eta hori betetzen hasi beharra zegoen. Datorren asteazkenean hiru gauza landuta ekarri behar genituela erabaki genuen:...


Gure proiektuaren helburua mugikortasun arazoak dituzten personen bizi-baldintzak hobetzea da.  Baina proiektua gauzatzerakoan komeni da mundu honetan mugitzen diren profesionalekin berba egitea. Horregatik joan ginen azaroaren 27an Bergarara. Gotzon Arzellusekin geratuta ginen.Jon eta Anderrek ondo baino hobeto azaldu zioten gure proiektuaren nondik norakoak. Eta berak, proposamenaren inplikazioak azaldu zizkigun. Besteak beste, gurea bezalako gida elektroniko batek euskarri bat erabili behar duela eta asko daude.: pda, ipada, mugikorra...Eta horietariko bakoitzak, bere sistema operat...


Azkenengo formakuntza saioa izan zen azaroaren 26an. Beti lez, arratsaldeko 4etan hasi zen bilera eta bertan talde desberdinetako entrenatzaileek beraien galderak eta kezkak erama  zituzten. Koldok arautegiak esaten dituen argitu zituen eta errobotaren berezitasunak komentatu.Urduritasun puntu bat somatzen zen. Eta amaiera hurbil zegoela.18:00etatik aurrera epaile, kolaboratzaile eta antolatzaileen bilera ere izan zen. Entrenatzaileok gonbidatuta geunden, bertan lehiaketa eguneko oinarriak komentatu zituzten. Ze ordutan hasi, nola zegoen Euskalteleko eraikina antolatuta, langile desber...


Roberto Galdosek istripu bat izan zuen duela bost bat urte eta harrez gero aulki batean dago. Ez, hobeto esanda, aulki batean dabil. Ez da gelditzen-eta.Aspaldi geneukan berarekin berba egiteko gogoa eta azkenean lortu dugu Gatzagara hurbiltzea.Bera askotan etortzen da gure herrira, baina gehienetan Arratera jatera. Prototypekoekin lan saiora etorri da gaurkoan. Puntu-puntuan etorri da geratutako orduan.Prototype kideen aurkezpena eta proiektu osoaren azalpena egin diogu hasieran. Nora zetorren eta zertara ondo baino hobeto komentatu diogu. Laguntzeko prest ikusi dugu hasieratik.Lehenengo, ...


Kartelak jarri genituen herrian. Ahoz aho abixua pasatu guraso, ume eta gure taldeko laguntzaileei. Prototype taldearen aurkezpen nagusia egingo genuen azaroaren 20an, Elexalde-Torrekuan.Eta hala izan zen.Jende asko etorri zen. 50 inguru. Txikiak eta nagusiak. Taldeko partaideen familikoak eta lagunak.Aurkezpena egin aurretik powerpointak gaurkotu beharra zegoen eta egubakoitz iluntzea eta zapatu bazkalostea lan horretan eman genuen. Gainera, bakoitzak aurkeztu behar zuen zatia aldatu genuenez, edukia prestatu beharra zegoen. Baina lortu genuen.Eta ze ondo gainera!Seietarako, Gatzagarrek da...


Eguazten honetan, azaroaren 17an, ez gara bildu. Azterketak zirela-eta ez genuen denborarik atera Lego saltsetan sartzeko.Baina horrek ez du kentzen, laster egingo ditugun elkarrizketak eta bisitak ez ditugunik prestatuko.Elbarrituak diren bi ala  hiru pertsonekin elkartuko gara eta Baturako nagusiarekin berba egiteko asmoa ere badaukagu.Bien bitartean, errobotarekin segituko dugu.