Aupa ARAMAIO!

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2010-03-28 11:27
1

Amaitu da txapelketaren lehen fasea eta pozik gaude gorbeialdeko bertsolari eta bertsozale guztiak. Txapelketako lehen fasea ederra izan da benetan.  Lan txukuna egin dute Izarra, Elosu eta Aramaioko taldeek eta Aramaio izango da Finalerdietako gure ordezkaria. Hiru kamisetatik kamiseta batera pasatzeko ordua da. Aiaraldeko bizkaino frustratuen eta VTV faltsuen aurka treguarik ez! GUREA DA GARAIPENA!

Lehen saioa gure eskualdean jokatuko da, Zigoitian hain zuzen ere. Etxean jokatuko du Aramaiok eta hori nabaritu behar da.  ELOSUKO taldeak bazkaria antolatuko du bertako txokoan, Elosuko saio gogoangarri hartan laguntzaile izan ziren guztientzat. Karrillerak sobratu omen ziren eta saski dotore bi dauzkate gastatzeko! Handik ZIGOITIARA joango gara BERTSOAREN SALTSAN eta ARAMAIO animatzera.

Horrela geratu dira finalerdiak:


2010-04-11, ZIGOITIA
kuadrilla arteko txapelketa. Finalerdia: ARAMAIO vs.  KAKITURRI

Lekua: Zigoitia Aretoa Ordua: 17:30 Bertso-sortak: Bertsoaren saltsan (Gasteiz), Mendialdeko bertso-eskola (Maeztu) eta Aldapazaleak (Gasteiz)

 2010-04-18, ARAIA
Kuadrilla arteko txapelketa. Finalerdia. KAKITURRI  vs. AIARALDEKO ALTUBEPEKOAK Lekua: Andra Mari Aretoa Ordua: 17:30  Bertso-sortak: Txor eta tan (Agurain), bertsogurasoak (Gasteiz)  eta Martin Ttipia (Gasteiz)

 2010-04-25, AMURRIO
Kuadrilla arteko txapelketa. Finalerdia. AIARALDEKO ATUBEPEKOAK  vs. ARAMAIO Lekua: Aretoa Ordua: 17:30 Bertso-sortak: Aramaioko bertsozaleak, Amurrioko bertso eskola eta Errioxako bertsozaleak.

Oihane

Oihane 2010-03-29 20:29 #1

<p>Buenoooo! Birgara eta Maeztukoak ere bazkaritara apuntauko direla. Etorri, etorri jende multzo ederra, anbientea da behar duguna ta!</p>

<p>&nbsp;Elyem gabe ez da gauza bera izango, baina Islandian edo kontxintxinan bihotza gurekin izango duenez... guk bere saskiaren partea jango dugu.</p>


Utzi iruzkina: