Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

Hara Mondraberrik zer dakarren...  okasioak ez ote du bertsoren bat merezi? animatuuu!   10,330 kilo zeuzkan Zahar-Berriren kalabazak Xabi Igoa aramaioarrak irabazi du gazta eta ardoa.   K.C.- 2012/10/06 Atzo, Maritxu Kajoi eguna, ehunka lagunek hartu zuten parte Zahar-Berriren aldeko kalabaza apustuan. Arrasateko kaleetatik barrena euskararen aldeko ekintza hau oso ondo hartua izan zen herritarren artean. Lehiaketan, Pilukitxako bi gazta eder eta Errioxako ardoa banatu zituzten, baina hauek etxera eramateko, kalabazaren pisua asmatu behar!Euskaltegiko, AEDko eta Zahar-B...


  "Mikel Leizagoien bideoa">


EGUNA: MAIATZAK 12 LEKUA: IZARRA ORDUA: GOIZEKO 11:30etan (frontoian)/14:30etan BAZKARIA (15€) IZENA EMATEKO: IZARRAko FRONTOIAN edo E-MAILEAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 10 INFORMAZIO GEHIAGO: esaerazaharrak@gmail.com  


Martxoak 24, larunbata, FINALA, Aramaion   AUTOBUSA DOHAINIK - eman izena araba.sustapena@bertsozale.com IDATZIZKOA Gasteizko Martin Ttipia VS Aramaioko Ai Ene! Idatzikoan hauxe dute gaia bi taldeek: Zer falta zaio Arabari?   BAT-BATEKOA: Aiaraldeko Altubepekoak VS Aguraingo Sorginetxe Bazkarirako ticketa eta/edo sarrerak:  - internet: www.bertsosarrerak.eu  - Gasteizko Amaia Zentroa (Aranbizkarra auzoa)  - Aramaioko Eki Taberna      


BERTSO ABENTURA SARRIAN Apirilaren 10, 11 eta 12an     Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailako  haurrentzat   IZEN EMATEA:Martxoaren 23a baino lehen ZUIAKO KOADRILAKO UDALETAN   INFO + Zuiako Koadrilako EUSKARA ZERBITZUA Telefonoa: 945 430167E posta:  euskara@cuadrillazuia.com          


    Agur eta Ohore, zuri Gure Blanka Antepara! Gorputz txikia baina bihotz Handiena izan zara Guztia eman duzulako Hustu arte behar bada... Harrotasun malkok datoz Guztion begietara Orain hartu zazu atseden Lekukoa gurea da Garaipenaren egunean Berriz elkartuko gara!        


Urteroko zita heldu da Aramaiora, Gabonetako bertso jaialdia! Aurtengoan Aramaioko bertako Manex Agirre, Jexux Mari Irazu gipuzkoarra, Barakaldon jaio arren betidanik Urruñan bizi izan den Odei Barroso eta egungo Nafarroako txapeldun den Julio Soto izan genituen oholtza gainean kantari, Xabier Igoaren esanetara.  Animali kontuak izan ziren nagusi saioan zehar elkarri adarra joz 130 lagunek euren bertsoekin gozatzen zuten bitartean.  Giro apartean joan zen saioa aurrera. Bejondeigula Aramaixo!


EKAITZ SAMANIEGO BERTSO-ESKOLETAN   Ekaitz Samaniego 21 urteko gazte gasteiztarra da, orain dela bospasei urte hasi zen bertso eskolan eta ordutik etengabea izan da Arabako Bertsozale Elkartearekin duen harremana. Kurtso honetan ere ume taldeak bertsozaletzen aritu da, hiru bertso eskolaren irakaslea baita. Eskolarteko adina pasa aurretik ere, Eskolartekoa bera antolatzen, montatzen... aritzeko prest egon da beti. Saio antolatzaile nekaezina, barnetegiko begirale, BERTXOKOko esatari, irakasle, langile porrokatua... ezinbesteko pertsona gure eguneroko jardunean, eta dena, irria ahoan. &...


Gorbeialdean oraindik ez dugu horrelako ezer egin, beraz, sakrifizioa egin eta kapitalera biajea egin behar...Datorren larunbatean, BERTXORAKERIKETA!!!