Hizkuntza-plangintza: teoriak eta aplikazioak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-15 12:55

Aurreko baten aipatu nuen, baina oraingoan informazio gehiago dago eta eman behar. Uztailaren 17 eta 18an UEUk ikastaro hau antolatzen du, bete-betean blog honen tematikarekin bat datorrena. Matrikula dagoeneko irekita dago. Informazio gehiago hemen. Hizlariren bat ezaguna egiten zait ...... nahiz eta bere hitzaldiaren izenburua txarto jarrita egon (hizkuntza plangintza eta elkarteak, ez hizkuntza politika eta elkarteak, baina beno)

Egitaraua:
Uztailaren 17a, asteartea

9:30-11:30
Eraldaketarako esku-hartzea hizkuntzaren normalizazioaren esparruan. Erreferentziazko eredu baten proposamena.
I. Marko (EHU)

12:00-13:00
Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaiak 
O. Lujanbio (Soziolinguistika Klusterra)

14:30-15:30
Arlo sozio-ekonomikoan eragiteko esperientzia 
R. Gutierrez (Kontseilua)

15:30-16:30
Hizkuntza normalkuntzarako plangintza orokorra 
A. Agirre (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)


Uztailaren 18, asteazkena

9:30-10:30
Jarrerak hizkuntza normalkuntza prozesuetan 
A. Otaegi (Elhuyar)

10:30-11:30
Haur era gazteen aisialdiko hizkuntz plangintzak
J. Altuna (Urtxintxa)

12:00-13:00
Egoeraren soziolinguistikoaren azterketa: plangintzaren oinarria eta ebaluazioa.
Lionel Joly (Soziolinguistika Klusterra)

14:30-15:30
Hizkuntza plangintza Tolosan
I. Azaldegi (Tolosako Udala)

15:30-16:30
Hizkuntza Politika plangintza eta elkarteak: iragana, oraina eta etorkizuna. 
T. Rodriguez (Topagunea)


Utzi iruzkina: