Eskolaren mugak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-12-14 12:31

Euskonews aldizkari elektronikoan artikulu bat argitaratu didate gaurkoan. Datorren astean igoko ditut blogera artikuluok.Eskolaren mugak euskararen normalizazioan.Los límites de la escuela en la normalización del euskera.                                        Beste artikulu batzuk ere badatoz aldizkarian eta interesgarriak izan daitezke:Euskaldun berriak (Uri Ruiz Bikandi)Hizkuntza, batez ere, gertaera sozial bat da (Itziar Plazaola)Hizkuntz er...


Kale neurketaren aurrerapena izan genuen aurreko baten. Oraingoan datuak badaude jadanik eskuragai.Bat aldizkarian argitaratu eta gero, etorriko da analisiak egiteko momentua.Erabilin ikusia. 


Hiznet lanak 07

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-12-12 08:58

Aurten ikerketa lan pila bat jarri dute sarean Hiznet-ekoek. Horien artean batzuk oso interesgarriak direla ematen du. Eskerrak datorren astetik aurrera astia izango dudan horiei errepasoa emateko. Hona hemen zerrenda osoa:Arizmendiarrieta Markuerkiaga, Kattalin (2007). Euskalkiak eta gazteak. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).Basurto Arkaute, Ruth (2007). Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren azterketa teoriko-metodologikoa. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Beitia Sasiain, Ruben (2007). Euskararen arnasguneak Fagor Ederlanen. Hiznet 06-07ko...


Gazteok eta euskara

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-12-10 09:03

Artikulu hau 2007ko abenduko Xirika aldizkarian agertu da. Pdfan jaitsi nahi baduzu, hona jo. Izenburu originala aukeratu dut, originalen artean originalena. Jarrai dezagun ba, galdera originalak egiten: zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? To eta no, hori da hori originala izatea, pentsatuko du batek baino gehiagok. Erronka berriak gustatzen zaizkit, dudarik ez. Eta bide malkartsu zein berri horretan nik ere nire aletxoa ekarri nahi dut. Has gaitezen hasieratik, hortaz. Egia al da gazteek ez dutela euskaraz egiten? Ba, zorionez edo zoritxarrez gezurra da. Gazteok euskaraz egiten dugu,...


UDALERRIAREN EZAUGARRIAK:  Izena: Derio Biztanleria: 4.728 Euskaldunen kopurua: 1.321 (%27,9) Ia euskaldunen kopurua: 1.314 (%27,8)   Erdaldunen kopurua: 2.093 (%44,3) Irakaskuntzari dagokionez, ez dago datu zehatzik matrikulazioari begira. Datu hauek ez diete erreferentziarik egiten derioztarrei, baizik eta Derion dauden ikastetxeei. Beraz, datuak kontuz hartzeko modukoak dira. Derion Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilerrean D eredua baino ez dago. Lanbide Heziketan, aldiz, panorama bestelakoa da eta honetan A eredua nagusi da[i]...


Ertz askoko poliedroa da eguneroko diglosikoek eskaintzen duten panorama. Baina oro har, argi dago euskaren presentzia oso dela murritza egunkarietan (euskara hutsezkoaz aparte, jakina). Egunkari eleanitzei begira, ezinezkoa dirudi euskaraz bizi ahal izatea, informazio idatziaren kontsumoari gagozkiolarik. Hala al da? Tapoia edo oztopoa al da euskarazko prentsa garatzeko prentsa diglosikoa izatea?   Egunkari diglosikoei buruz berba egiterakoan neuk hiru mota gura ditut ezberdindu hasieratik bertatik. Badakit sailkapen hau ez dela zuk egindakoa, baina nik aukeratu dudan irizpidea beste...


XI. Jagon Jardunaldiak: Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan Azaroaren 23an, XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan" gaiaren inguruan. Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatzen duen jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren karietara, arlo ezberdinetako hausnarketa bultzatu nahi du Akademiak: legea onartu zeneko giro historiko, sozial eta politikoa, bai eta ordutik hona euskarak izan duen garapena ere aztertuko dira. Azk...


Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen AGENDA Interneten hizkuntza gutxituek betetzen duten lekua aztertuko du NBEk Azaroaren 12tik 15era bitartean, Interneteko Gobernagarritasun Foroa egingo da Rio de Janeiron (Brasil). Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako foroan hainbat gai izango dituzte hizpide: sarearen segurtasuna, irisgarritasuna, ... Hizkuntzen atalari dagokionez, iaz Atenasko Foroan aurkeztutako hainbat gai jorratuko dituzte, ingelesak Interneten duen nagusitasuna, adibidez. Nitin Desai NBEko ordezkariak adierazi duenez, hizk...


Nola irudikatzen duzu izango dela datozen 10 urteetan euskararen aldeko mugimendu soziala? Ez dakit zelakoa izango den hemendik 10 urtera euskararen aldeko gizarte mugimendua, baina bai badakit zeintzuk diren gaur egun dituen gabezia nagusiak. Hortaz, gabezia horietatik abiatuta helduko diot nola edo hala gaiari. Euskalgintzaren arazo larrienetako bat, gaur egun, gizarte diskurtso bat lantzeko eta zabaltzeko ezintasuna da. Nire ustez, falta da euskaltzaleon gizarte praktika eta ekimenak bildu eta borobilduko dituen diskurtso eraginkorra. Nire ustez, gaur egun hiru diskurtso nagusi daude e...


Zaldiaren erokeriak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-11-07 17:02

Gaurko zurrunbiloa gorabehera, nik beste kontu alaiago bat ekarri nahiko nuke hona. Karrikiri elkarteak argitaratzen duen Karrika aldizkarian Zaldi Eroak marrazten du zenbaki guztietan tira bat, eta denak euskararen inguruan. Almandotz izeneko batek tira guztiak igo egin ditu flickr-era eta handik batzuk lapurtu ditugu.


Hiznet-eko beste ariketa bat: Ni Hizkuntza Politikarako Sailburuorde banintz, hizkuntza politika guztien helbururik garrantzitsuena euskararen komunitatea trinkotzea izan beharko litzateke, euskaraz natural-natural funtzionatuko duten guneak trinkotzea alegia. Horretarako, lehenik eta behin, euskararen transmisio naturala indartu beharko genuke. Hori lortzeko ekintza plan mamitsua ondu beharko litzateke, euskalgintzaren sektorean dauden eragile guztien elkarlana sendotuz. Bigarrenik, transmisioaren indartze horrek erabilera bultzatzera bideratuta egon beharko luke.Transmisioak berez ez du e...


Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut).Egitaraua 9,00 – 9,15.- Harrera eta material banaketa 9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa. 9,30 – 10,15.- “Euskara Elkarteak ibilian”. Berbaro elkartea. 10,15 – 11,15.- “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperietnzia”. Ferran Suay (Valentziako unibertsitateko irakaslea) 11,15 – 11,45.- Atsedenaldia 11,45 – 12,45...


Hemendik aurrera, atal berri bat irekiko dut blogean. Pasa den asteburua ordenadorea garbitzen eman nuen (beste gauza askoren artean). Eta aurkitu nituen orain dela 4 urte Hiznet ikasi nuenean egindako ariketak. Eta horietako batzuk hona ekartzeko modukoak iruditu zitzaizkidan. Hortaz, hiznet-eko zenbait ariketa azalduko dira blogean. Orain dela 4 urtekoak direla hartu behar da kontuan epaitzeko.


Lehengoan ere aritu ginen blog honetan hizkuntza marketinaz. Iñigo Fernandez Ostolazak horren gaineko iruzkina egin du bere blogean.Bi kontu hortik: “El márqueting lingüístic sorgeix de la idea de considerar la llengua com un producte i els parlants com a consumidors d´aquest producte, i, per tant, com a components d´un mercat.” “Si el màrqueting lingüístic té com a finalitat aconseguir que el mercat (els parlants) prefereixi usar una llengua en uns contextos determinats i promoure-la entre els parlants potencials, s´ha de conèixer el posicionament -la percepció- dels parlants de catalá i r...


Sustatun ikusi dut Emunekoak euren jardunaldiaren gaineko zuzeneko jarraipena egiten ari direla. Blog honetan ere aipatu genuen delako jardunaldia.


30+10 mintegia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-10-09 08:48

Elgoibarko IMH-k bigarrenez antolatu du 30+10 mintegia. Enpresen hizkuntza-kudeaketari lotutako hausnarketak, praktika onak eta produktuei buruzko 23 hitzaldi izango dira mintegi horretan. Mintegia urriaren 25ean izango da Elgoibarren, goizeko 9:00etatik aurrera. Mintegiaren egitaraua. Berria erabili.com-en eta IMHren webgunean. Nik ez dut izango hara joateko modurik, baina norbait animatzen bada hitzaldien gaineko komentarioak egitera, ondo etorria izango da.


Kultur erreserbak

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-10-08 08:43

Orain dela egun batzuk, Fredi Paiak idatzi zuen artikulu bat Berrian, Kultur erreserbak izenekoa. Artikulu horren gaineko komentarioa egin nahi nuen, baina atzeratu eta atzeratu, eta horri ekiteko beta eta ideiarik ez. Horri buruzko bi erreferentzia topatu ditut hor nonbait. Lehena Jon Goikoetxearen blogean. Kritika gupidagabea egiten die Frediren planteamenduei, egurra eta egurra. Eta bigarrena Iñaki Peñak Berriara bidalitako gutuna. Honekin ados nago, nik esan behar nituenak berak esan ditu. Hortaz, no comment.


Xirika aldizkarian artikulu bat argitaratu nuen maiatzeko zenbakian. Blogera ere ekarri nuen delako artikulua. Kontua da artikulu horri filologo batek, Oihana Lujanbio Begiristain izeneko batek, erantzuna eman diola Xirikan bertan. Aldizkarikoei eskatu diet artikulua hona ekartzeko asmoarekin. Ez dakit Oihanak irakurriko duen blog hau (ez dakit esistitzen denik dakienik ere), baina hala bada, eskerrik asko erantzunagatik. Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira (nire artikulua, pdfan ere). Bigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain? (Oihana Lujanbioren erantzuna). ...


Blogetan-eta zerrendak egitea oso gauza ohikoa da. Nik orain arte ez dut horrelakorik egin, baina Filoblogian ikusi dut filologoek aintzat hartu beharko lituzketen 10 webgunerik garrantzitsuenak. Hortaz, nik ere (euskal) soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen al da?) galdu ezin dituen 10 webguneen zerrenda egingo dut, zerrenda guztiz subjektiboa, ohikoa denez. Dena den, nik rankin batean jarriko ditut, Ricardok ez bezala. Hor doaz banaka-banaka: Soziolinguistika Klusterraren webgunea: orria orokorrean ondo dago, baina batez ere interesgarria da Bat aldizkaria osorik igotzen dutela. ...


Diskurtsoa dela-eta

5
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-27 12:31

Tiraka blogean artikulu interesgarria egin dute: Noranahikoa?Hortik entresaka bat: David Crystal, Juan Carlos Moreno Cabrera... ongi etorriak izan daitezela maizegi borrokatoki (b)ekaitzez betea dirudien gure plaza ahul honetara. Ohiko ika-mika eta ezin-ikusiez haratago beste freskura eta argitasun bat ematen digutela iruditzen zait. Eta behar-beharrezkoa dugun beste zerbait: diskurtso koherente bat.   Bai, zoritxarrez, bestela predikatzen dugun arren, hemen beti gabiltza aurkaria nola larrutu asmatu nahian edo, bestela, geure burua behin eta berriz ederretsiz. Zehazkiago: euskald...


Irakurgaiak: Bat 63

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-26 18:25

Azken Bat aldizkaria heldu eta ti-ta baten irakurri dut. Zenbaki honetan gaia hauxe da: Euskararen erabilera eskola orduz kanpo. Dosierra: - - Euskararen erabilera eskola-orduz kanpo ·  Euskal Herriko gaztetxoen eskola-orduz kanpoko hizkuntza erabilera, Kontxesi Berriotxoa. ·  Eremu ez-curicularraren garrantzia euskararen erabileran, Helena Baraibar, Kristina Boan . ·  Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba, Sonia Perez, Jaime Altuna eta Oihana Lujanbio . ·  Nafarroako udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek bideratutako egitasmoa: diagnosi...


Asmoz Fundazioak eskaintzen duen Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa EHUko Unibertsitateko Espezialista Titulua.   Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa 2007-2008 ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoaren matrikulazio garaian dabil. Ikasturte honetako berrikuntzen artean nagusiena, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean dagoela da.   Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Hauen artean, aipatzekoa da iaz lehen aldiz eskainitako “euskararen...


Portadara iritsi

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-20 11:46

Gaur goizean, periodikua hartu eta portadan sorpresa: ikerketa soziolinguistiko bat portadara. Miquel Grosek egin du ikerketa Nafarroako herrien erroldak aintzat hartuta. Oso interesgarria ematen du. Irakurri beharko da sakonago.Inkesta soziolinguistikoek eremuen hizkuntza banaketa gezurtatzen dute.Eguneraketa: erabili.com-en ere aipatu du ikerketa hau Andres Iñigok. Euskararen berreskuratze itxaropentsua Nafarroan.


Emun-ek 10 urte bete du eta horren karietara jardunaldi bat antolatu du: Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa jardunaldia. Jardunaldia urriaren 9an da, Arantzazun eta izen-ematea doakoa. Egitaraua 08:30 Harrera eta material banaketa 09:00 Agurra eta jardunaldiaren aurkezpena 09:30 PETER MACINTYRE , Cape Breton University (Kanada): Komunikatzeko gogoa: hizkuntza erabiltzeko motibazioaren dinamika 10:30 Kafea 11:00 FERRÁN SUAY , Societat Valenciana de Psicología: Pertsonarteko hizkuntz erabileraren gaineko esku hartzea 12:00 JOXPI IRASTORTZA , Emun, Koop. E. Enpresetako euskara planet...


Karrajuan ikusi dut. Ideia ona iruditzen zait. Horregatik, hona ekarri dut komiki bat.Zaharberriren bloga.Zaharberriren flickr-a.