Egunero mendira joango nintzateke

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-01-29 21:12
1

Gaur goizean irratiko berriak entzutean, berri on bat zegoen. Nahiz eta sinestezina izan, astean zehar krisialdiari buruz bakarrik hitz egiten den arren, Belaguako poliziak Pirineotan galdutako bi mendizale aurkitu zituen. Eta ondo zeunden. Larunbatean Anie menditik jaisten ziren bitartean, lainoa sartu zen eta galdu egin ziren. Baina aldi honetan ez da ezer gertatu.

Urtarrilean mendietan istripu batzuk gertatu dira.

Noizbehinka heriotza hauek gertatzen badira ere, Euskal Herriko jende askok mendirako zaletasun handia du. Batzuek esaten dute ahal izango balute, egunero mendira joango liratekeela.

Hemen egoera hau gertatzen da txikitatik mendiarekin harremana izan dugulako.

Adibide bat: Gipuzkoako Mendizale Federazioak ikastoletako ikasleei zer den mendizaletasuna irakasten die. Mendia ezagutzea, iparrorratz erabiltzen eta orientatzen jakitea, eta abar.

Interneten gero eta blog gehiago daude mendiari buruz hitz egiteko, argazki miresgarriekin.

Zer gertatzen da tontorreraino hel zaitezkenean?

Poza, nekea, gosea, hotza, eta abar.

Baina onena da frogatzea. Benetan.

Zalantzak (nola esaten den euskaraz):

--Mucha gente tiene una gran afición por el monte:

Jende askok mendirako zaletasun handia du

Gurutze Arrieta

Gurutze Arrieta 2012-01-31 10:03 #1

Egunon Euskadunberri hori! Zure idatzia irakurri dut eta akats txiki bat zuzentzeko idazten dizut. Oso akats arrunta da, ez dakit zergatik; baina oso erraza da, era berean, zuzentzea. EGON aditzarekin du zerikusia:
Zu ondo ZEUNDEN eta haiek ere oso ondo ZEUDEN.

N baten gora behera, besterik ez!

Mila esker zure idatziengatik. Nire ikasleek oso gustura irakurtzen dituzte.

Utzi iruzkina: