zuup

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-12 22:44
2



Ezpainek zigarroari bezalatsu helduko dizuet, antsia horrekin. Zuen besarkadatan esekita gogoratu nahi dut neguko eguzki zuria, egunak datozenak izan daitezen berriz, doazenak izan ordez. Eta halakotan, erruki tonu hau daukadanetan, hanka sartzen ari naizela  uste izaten dut benetan.
Erre egin nahi zaituztet, eta errautsak gorde birikak baino erraiago den errai horretan.

.

sorgina

sorgina 2012-01-19 17:11 #1

Nik ere hala nahi izaten dut batzutan. Baina ez gara erretzaileak, arrazoi askoren artean, gorputzari kalte egiten diolako, diolakoan. Kalada bat nahikoa balitz betirako birikak zikinak uzteko... baina ez, tabakoak menpekotasuna sortzen du.<br />

errailak

errailak 2012-01-20 15:20 #2

Gorputzari kalte egiten dion hori eskatzen digu gorputzak, horregatik, tabakoaren mendeko gara erretzaile izan gabe. Inoiz otu zait erretzen hastea, birikak beztuta hiltzea, bizi ondoren.<br />


Utzi iruzkina: