Zazpi panpin zuri

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-01-22 12:14
5

Lehenengoz sartu da
bolatokira
bide zuzen hauek
zer ote dira?
Soa bidetik joan
da urrutira
zazpi panpin zuri
dauzka begira

Bolo bat hartu du
aitak laguna,
Tom y Jerry-n bonba
da ezaguna
bat-baten eztanda
egiten duna,
ba bonba horiek
bezain iluna

Zazpiak erori
dira jarraika
bonbaren indarra
handia baita.
Panpinei min egin
diezu nahita
zergatik zera hain
gaiztoa, aita?

Hilotz den panpina
ez da polita
ta malko gaziei
nekez eutsita
aita harridurak
jota utzita
denak zutitzera
joan da korrika

Lau bolo aurrean
ta hiru atzen
alferrik ari da
guztiak jartzen
erortzen dena ez
baita altxatzen
ikasi beharko du
gerra onartzen

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-01-26 22:05 #1

Baina makinak ez al ditu panpinak berriz zutik jarriko? Ta beharbada, jendeak bolotan aritzea baino zeregin hobeak dituen egunen batean, bolera itxi ta denak geldituko dira zutik, betirako bakean.

Ez ote litzake polita?

katu!

katu! 2011-01-27 09:59 #2

Polita litzake, denak geldituko balira zutik bakarrik!!

2011-01-27 22:49 #3

nor ez da panpin zuri izan inoiz
eta nork ez dio inoiz bolo bat bota bera baino panpin zuri txikiago bati
polita, bai, denok zutik geundeken eguna
baina horretarako
bolatokietako bide zuzenek ez lukete hain zuzenak izan behar.

Kunkkinzona

Kunkkinzona 2011-02-04 18:17 #4

Zazpi Zizare Ziztrin Bizi Ziren Zumarrako Zulo Zikin Batean.
Hau bai poesia

2011-02-15 14:49 #5

Horretarako gaude gu ; bide zuzenetan bihurgune eta maldak marrazteko.
Pena da pilota azkarki botaz gero edozein bidetatik iristen dela panpinengana... Eta orduan, batzuek egindako lan guzia alferrik dela iruditzen zaigu.

Hala're, espero dut gure irudipena ta bolaren indarra baino handiagoa izanen dela gure itxaropena.

Utzi iruzkina: