urte bat

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-06 07:54
2

Jaio orduko jakin nuen 400 egun baino gutxiago egingo nituela bizirik. Beraz, maitasun eta gorrotoak bilatu  behar ditut, bizirik sentitzekotan.

Ezer baino lehen, erretzaileei eskaini diet madarika nazaten, euriak zigarroa itzaltzen dien bakoitzean. Gero, Tunisia altxa dut siestatik; Algeria, Egipto, Yemen eta Libia inbidiatan. Segidan Japoniari eman diot zaplaztekoa, pasa egin naiz beharbada. Eta, ezustean, korroskadak botatzen hasi da, uraniozkoak, uste dut. Pixkanaka suizidatzen. Euskal Herriak, aldiz, loreak baino ez dizkit botatzen sortutakoa biltzen ari denetik, sortzeko.

184 egunen buruan ehortziko naute, beraz, gaur bertan zerrenda bat osatuko dut hil aurretik egin nahi ditudan gauzekin. Horregatik, ama eramaten badizut, poltsikoak hustu edo zainak moztu, ez negar egin, pentsatu nire azken borondatearen zati izan zarela.

2011

sorgina

sorgina 2011-06-06 23:04 #1

Nik enekien, ZanPantzar, orain agerpide gisara internet ere erabiltzen zenuenik, ez eta urte zahar egunean desagertzen zinenik, inauteritan beharrean. Edozer gauza, bertzeen bizitzatan sartzearren...
Baina nik badakit, su handia piztu aintzinetik 184 egun eskas zaizkizun arren, berriz ere jaioko zarela 185.ean, berriz ere maitasun eta gorrotoz beteriko urte bat gehiago igarotzeko. Igaro arazteko. Uzten badidazu, gelditzen zaizkizun egun hoietan maite ditudan horiei goxotasun gehixeago emateko eskatuko nizuke, lan egin dutenek merezi dute eta. Baina zuk seguraski zortea beti bezala banatzen segiko duzu, daukatenei emanez, ez dutenei kenduz. Oraindik ez duzu ulertu zortea ez dela arrazoia bezalakoa.

Eta ez. Ez dugu negar eginen. Ez duzu lortuko zure gorroto eta maitasunek gugan eragina izan dezatela. Horren ordez herri ttiki hontatik idatziko dizugu, azken mende luzeetan bezela. Aldi hontan, irribarre eginarazi diguzun arren, oraindik ezpaikara zutaz fio.

Agur Zan Pantzar egizu ba lo
bihar zaitugu erreko
sorginak gira, gaizki egina
ez dizugu barkatuko
Gaur ez da gaua lo egiteko
gaur da gaua festarako
ongi jan eta pixkat edanta
denok ongi pasatzeko

errailak

errailak 2011-06-07 00:27 #2

Nitaz fio ez den horri: Arabako herri hotzenean topatuko duzun beste sorgin bati nire istorioa kontatuko bazenio, baliteke zu ta zure ingurua gehiago goxatzea. ;)
Ta zortea ez dakit, baina arrazoi duzu, lotara noa.

Utzi iruzkina: