sinestea

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-11 17:23
2

Argiaren abiadura soilik bada eztabaidaezina,
erlatiboa da ikusten duguna
sentitzen duguna
erlatiboa ordulariak hain zehatz markatzen digun denbora
jaio ginen eguna
erlatiboa da pankartaren atzean salatzen dugun eskubide urraketa
erlatiboa hiltzeraino defendatu nahi dugun herria
heriotza ere erlatiboa delako.

Zalantzan jartzen dugu orduan
erlatibizatzen
garena
ba ote garen
bizi garen, hilik gauden
izatea zer den
baina ezin zalantzan jarri
pentsatzen duguna
sentitzen duguna
hiru dimentsiotan ikusten duguna.

Erabaki beharra daukagu bizi duguna errealitatea den edo fartsa
geure egia ez ote den gezurra, besterik gabe
erabaki beharra daukagu
erabakitzeko aukerarik izan gabe
argiaren abiadura ez delako geurea
erlatiboa ez den ezer ez dagoelako geure esku
sinestea baino ez zaigulako geratzen
izaten jarraitzekotan
izatea zer den jakin gabe.

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-04-04 22:47 #1

zaila da ateo garela sinistu
eta ez gezurrik erraten

errailak

errailak 2011-04-04 22:53 #2

Zaila da ez sinesten.
Politta, estu nabil, baino erantzungo ditut zure hitzak. Muxutxo bat, hau bai, sinetsita!

Utzi iruzkina: