p

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-09-14 21:02
2

p { margin-bottom: 0.21cm; }



Bi pailazo hasi ziren
sudur gorriak elkarren
masailetan garbitzen
karaokean abesten
bioi buruzko kantuak
kontzientziari esanez
ez zekitela zertaz
ez ziren gogoratzen.

Neoizko argitan deskonposatzean
poltsikoa zulatzen duten tragoen usaina
suak erretzen zituen barrutik
eta ur botilak botatzen zizkion batak besteari
burutik behera
hiltzeko
bizitzen zituen hori.

Behatz arteko hondar aleek
izotzezko kaleak
marratuko zituzketen
suak urtu izan ez balitu lehenago
eta bi oren joan zitzaizkien
leiho horien alboan
trenbidetik txalupaz.

Geldirik egoten ez zekien gau batez
kolonia merkeak su hartu zuen

eta erre egiten du

erre

bodkak eztarria baino gehiago.


.











soilikxuxurlatuz

soilikxuxurlatuz 2010-09-16 16:04 #1

<p><em>Sutara salto egin eta errauts bihurtzea ez legoke gaizki, ezta?... erretako azalak min gehiago egiten du sendatze prozesuan.</em></p>

errailak

errailak 2010-09-16 22:13 #2

ta pailazoen makillajea masailetan bada, erretako azala berriz erretzen da. bihar arte!<br />


Utzi iruzkina: