Otsoa

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-02-02 23:58
1

Haragia amorruz erauz liezazuke bere letagin zorrotzekin, mihiaz bola bat egin eta irensteko gero. Arrain ustelen kiratsa dario ahotik. Ez zinakeke beldur izan behar, lagun baitut nik otsoa. Baina zuk ez dakizu hori.

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-02-24 22:54 #1

Ttikitan ipuin aunitz kontatu digutelako, gaizki idatziriko ipuin aunitz
Arrotzetaz ez fidatzeko agindu digutelako
loreak biltzen ez gelditzeko gomendatu digutelako

Eskale bat ikusten dudan aldiro begirada bertze norabait joaten zait. Ez dut begiratzen, eskalea delako begiratzen dudala pentsa ez dezan. Ez dut ez begiratzen, eskalea delako begiratzen ez dudala pentsa ez dezan.
Esaidazu otsoa lagun duzula ; ni ere lagunduko nauzu. Eta esaiezu seme-alabei gauza bera. Eskertuko dizute gerora.

Utzi iruzkina: