Nora doan poesia

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-02-18 17:47
3

Kale-garbitzaileak ez du jaso ala ez jakin. Azkenean, lurrean botata zeuden zapatak hartu eta paretaren kontra jarri ditu, txukun zutik. Takoi beltzak ez baitzaizkio zaborra iruditu, zigarroa eta tragoa ere ez.

Poesia iruditu zaizkio, poesia irudituko hintzaiokeelako hi ezagutuko bahindu. Becquer. Orain galdezka ari da nora joan ote hintzen zigarroa eta tragoa erdizka utzita, oinutsik.

Harrotasun osoz, harrokeriaz ia, esango nioke gizonari nire ohera etorri hintzela. Baina hori, galdezka ari ez banintz nora ihes egin ote dunan ni erdizka utzita, oinutsik.

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-02-24 23:02 #1

hau Goenkaleko maitasun istorio bat baino korapilatsuagoa da, jaj...

barkatu atrebentzia baina gauzatxo bat ez dut ulertzen eta ... :
"esango nioke (nire) gizonari" edo "esango nioke (hire) gizonari" da?

badakit ez dela beti polita bikotekidearen posesio hori baina ...

errailak

errailak 2011-02-25 01:25 #2

Gizonari esango lioke, hau da, kale-garbitzaileari, zapatak txukun zutik jarri dituen horri.

orhiko sorgina

orhiko sorgina 2011-03-03 19:53 #3

Uain aunitzez hobe ulertzen dut dena. Ez dakit zeba buruan sartua nuen kale-garbitzailea emakume bat zela (ipuin bat irakurtzen dudan aldiro pertsonaiei aurpegia jartzen saiatzen naiz...) ta izugarrizko nahas-pila nuen buruan.

Utzi iruzkina: