Makarroiak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-06-28 16:30
1





Eguzkiak datoz doaz
ez gatoz ez goaz
ezpainak datoz doaz
ez gatoz ez goaz.

Ez etorri. Ez joan.
Ez izan.


Ez didazu dizut lorik kentzen
ados
baina zuri muin ematea
ez da makarroiak prestatzea bezain...
bezain hori
ez irakinagatik,
aiseago biguntzen gara makarroiak baino.


Ez etorri. Ez joan.
Ez izan.
Ez irakin.
Bigundu da. Gogorregia.




hgwxx/7

hgwxx/7 2010-07-05 22:54 #1

Ez eskatu zergatia azaltzeko baina gustatu zaizkit makarroi hauek. Zerbait aportatzeagatik:<br />http://eu.musikazblai.com/lisabo/<br />denak poesia dira, musika beharrean gelditu zaitez letrekin. Batenbat aukeratzekotan erderazko izenburua duten lehenengo biekin gelditzen naiz<br />


Utzi iruzkina: