Lurrean

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-12 15:19
2

Lurrean etzanda nago

sentimendu zurrunbilo hontan botata.

Horrela utzi nauzu

ta atea itxi duzu, taka!

Atzera begiratu gabe

egin duzu hanka

presaka

Atzera begiratu bazenu

nire begiekin eginen zenuke topo.

Nik, ez zintuzket zuk atzo bezala

irri maltzurrez joko,

ezin dut…

Baina begirada lehorra oztopo

litzake zuretzat

da

Ni gainditzea zenuen helburu

baina badakit

ez duzula lortu,

gorputza minbera izanagatik

ez baitidazu negarrik sortu

amorru ixila baizik

Desertore zara zuk deklaratutako gerlan,

ustez,

soldadu zauritua utzi duzula gelan.

Baina nik, kargaturik utzi dut kanoia.

Zoaz, kabroia,

eta itzuli, ihes egin duzun bidetik.

Nire begiak zure zain daude oraindik

Orhiko sorgina

Katu!

Katu! 2011-04-13 16:28 #1

Sorginen begiek sorgintzeko joera izaten dute sarri, eta ez dakit zain dauden sorginen begiak baina arma arriskutsuagorik baden...

errailak

errailak 2011-04-13 18:14 #2

Arma arriskutsuak begiak
garailerik ez den gudan
gorpu dira granada formako bi bihotz
hilotz iraganak soilik onartzen dituen egun konpartituak
erdibanatzea bonba baita erdi guztiak bakar batek hartzen baditu
eta etzanda zaude, baina zutik
alde egin dizunez inora ez daraman atetik
badakit
zu bazoaz, helduko zarela norabait, ate beretik.

Utzi iruzkina: