loturak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-09-27 21:22
3

Iruditzen zait orain ni naizela tiraka ari dena
eta nola esan zein zaila den
bestaldean ikustea zure eskua
sokari eusten
geldi
isilik
esplikatu gabe
zergatik ez duzun guraizerik hartzen.

eneko

eneko 2010-09-28 00:18 #1

Erantzun tipikoa, baina ona:

HARIAK.

Gurasoen hariak, halabeharraren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak, hariak.

Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak.

Titerearen modukoak, batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen.

Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, harien gatibu.

Eman dezagun berrogei urtez horrela... eta bat batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo ilargiaren errainuak bezalakoak direla hariak, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, ez duzula haririk.

errailak

errailak 2010-09-28 15:19 #2

Hariek ez gaituzte lotzen.
Ta zertarako balio dit haririk ez izateak, nik heltzen badiet sokei?

Katu!

Katu! 2010-09-28 16:43 #3

Sokari tiraka zabiltzala, guraizak hartu eta soka mozten badu, erortzeko arriskua dezu!
Nik uste onena biok norantza berean tiratzea duzuela...

Utzi iruzkina: