Lokatzari

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-03-18 16:36
1



Bart lau bat aldiz galdetu didate triste nagoen. Ez neukan erantzunik; ez bai, ez ez.
Badakizu, zioten gero. Badakidanik ez dakidan gauza asko dago.
Gainera, ahalegin handiegia eskatuko lidake bila hasteak. Edo ahalegin handia, egi-rik gabe. Egiarik gabe.

Zikintzen ari naiz nahiz
hutsunez lohitzen
lokazten minez.

Dagoeneko indarrik gabe trapu bat hartzeko
trapu bustia sukaldetik
igurzteko
txamarraren kolorea bistaratu arte lokatz azpian
gogoratu arte non hasi zen hau
zein txamarra daramadan jantzita.



kitzikadura

kitzikadura 2012-03-20 22:31 #1

Nik utziko dizut txamarra nahi baduzu,udaberriko kolore biziz osatua


Utzi iruzkina: