le meteque (atzerritarr)

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-29 17:01
2

Kasualitate bati gaur, magian sinetsi beharra daukalako kasualitateetan sinesten z duenak.

Anje Duhalderen ahotsak kantatu dit gaur goizean George Moustakiren kantu oso ezagun bat, nik ezagutzen ez nuena (harritzekoa!). Hala, gaztelaniara itzultzen saiatu naiz, euskarara gero. Hiztegiaren laguntzaz batzuetan, pixkanaka. Kosta zait, egia esan, parekoa izan zitekeen euskarazko egituraren bat topatzen, ta zalantza dut aurkitu ote dudan.

Ta izenburua itzultzean, hara non "atzerritarra" idatzi behar izan dudan... Kasualitatea!

- goizean aitak jarri dizkidan Anje Duhalderen 80 abestien artean hauxe aukeratu izan ez banu, ezagutu ere ez nuen egingo.
- orain aste batzuk sorgin batek olerki bat itzuli izan ez balit gutunez, gaur ez zitzaidakeen kantu hau itzultzerik okurrituko.
- izenburuak ez ninduen harrituko atzo atzerritartasunaz idatzi izan ez banu.

Beraz, nire frantses prekarioaz baliatuz egin dudan itzulpen eskas hau jarriko dut hemen, kasualitateak harritu izan ez banindu, inola ere publikatuko ez nukeena. Zuzenketa oro gustoz hartuko dut.

Atzerritarraren azentua dut nirekin,
noraezean dabilen juduarena, artzain greziarrarena
eta nire adatsak lau haizetara
urtsu dauzkadan nire begiek
ameslariaren kutsua ematen didate
niri, maiz amesten ez duenari
arlotearen eskuak dira nireak,
musikari eta eskalearenak
horrenbeste lorategitan lapurtu dutenak
neure dudan ahoak edan zuen,
musu eman eta hozka egin
sekula asetzeke bere gosea.

Atzerritarraren azentua dut nirekin,
noraezean dabilen juduarena, artzain greziarrarena
lapur eta eskekoarena
nire den azala ferekatu zuten
uda orotako eguzkiak
eta gonazpikorik ez zeramatenek
ene bihotzak jakin zuen sufriarazten
hark sufritu zuen adina
horretarako historia egin beharrik gabe
neure den arimak ez du
salbatzeko aukera txikienik ere
purgatorioa saihesteko.

Atzerritarraren azentua dut nirekin,
noraezean dabilen juduarena, artzain greziarrarena
eta nire adatsak lau haizetara
etorriko naiz, ene gatibu eztia,
ene arima bikia, ene bizi-iturria
etorriko naiz zure hogei urteak edatera
eta odolaren printzea izango naiz
ameslaria edota nerabea
zuk hautatu nahi duzunaren arabera
eta egun bakoitza bilakatuko dugu
amodiozko eternitate oso bat,
zeina hil artean biziko dugun.

http://www.youtube.com/watch?v=rYtfoRw6lTo

hgwxx/7

hgwxx/7 2011-06-30 17:06 #1

Atzerritar sentitzeko aberri bat behar da halere, non abestien letrak ez
zaizkizun arrotz eta melodia zeurea bailitzan ezagutzen duzun. Baina nola egongo da ba horrelakorik dena zortea eta kasualitatea den bizi batean? Hitzekin nahi beste jolastuta ere ezin denean eraiki benetakoa den ezer, agian,
abestia bera izango da izan dezakegun aberri bakarra eta,
agian, horrelakoetan bakarrik has gintezke noizbait atzerritar ez sentitzen, inoiz sentitzekotan.

... eta nik abesti hau gustoko dudala onartu beharra daukat.

errailak

errailak 2011-06-30 17:43 #2

aberria sorterria omen, baina ez derrigorrez gu beragandik sortuak garelako, bera gugandik sortua izan baitaiteke. ta aberria izan liteke tokia, pertsona, abestia... baten batzuk ez ginen bakar batekin konformatzeko jaio.

portzierto, 2 kontu:
- azterketa zemuz?
- historikoa bioi kantu bera gustatzea. Willis izan leike hurrengo pausoa jejejj.
gero arte!

Utzi iruzkina: