Kontziente naiz

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-14 08:45
3

Kontziente naiz nire ezpainek ez dituztela esan nahi nituzkeen hitz guztiak biluztuko,ez eta herena. Nire bizitzak, hitz handi horrek, ez dit utziko zurekin luze hitz egiten, edo harekin. Zu eta hura asko baitaude gehiegi bi begik harrapatzeko difuminatu gabe. Hargatik, badakit begiak ere antzu zaizkidala nik nahi adina begi desafiatzeko. Eta eskuak, koitaduak, larru kopuru hertsi bat baino laztandu ezin.

Kontziente naiz mugatua naizena gizaki jaio nintzenetik. Jaio nintzenetik, barkatu. Eta hau premia (edo agonia) zu-ak bilatzekoa, ez isiltzekoa liburutegian ere, betazalak ez ixtekoa lotan ere, ezezagunari heltzekoa eskutik. Alferrik.

sorgina

sorgina 2011-05-29 22:54 #1

Kontzientziak jarri ohi ditu mugak errealitatean. Baina norbaitek behin erran zidan - eta barka beza bere hitzak nere egiterakoan hauek itxuraldatzeagatik - subkontzienteak ametsetan betetzen duela izan (egin, erran, begiratu, ukitu, sentitu...) nahi (eta ezin) dugunaren lana.

Mugaturik sortu ginen arren, inork ezinen ditu gure ametsak preso sartu. Ametsak askeak direlako.

Eta ametsak bezala, maitasuna ere, bertze altxor haundi bat, askea da :

"Maite genituen gauzengatik erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso"(Joseba Sarrionaindia)

errailak

errailak 2011-05-30 06:00 #2

Neri ere norbaitek esan zidan behin: "Askea, askea izango da, ametsak bezala askea".

sorgina

sorgina 2011-05-30 19:02 #3

Oraindik ez da, bada, askea, "norbait" horrek kantuan aipatzen zuena, baina bide zuzenetik goazela dirudi....

Hala ere, amets kontutan ez da dena polita izaten. Begira bertzela zer topatu dudan Anjel Lertxundiren "Ihes Betea" eleberriaren hitz jolasetan barna :

"Ondo begiratzen bazaio, gazte sasoiko ilusioek pisu handiagoa hartzen dute gure oroitzapenetan, ametsen gauzatzeak baino. Ilusio haiek bazkatu genituen eta haiek bazkatu gintuzten. Eta orain, konbentzituta nago bizitza ez dela gaztetako ametsen porrota besterik."

Utzi iruzkina: