Itsas-hondoa

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-06-16 17:01
1



Oin zurien azpian, oso azpian, itsaso sakona dago. Han egoten dira arrainak, harriak eta beste.

Begiak zabalduagatik urpean, inoiz ez da nahi hainbat ikusten. Ikusten ez dugun arrainik ez dezakegu jan, ez balira bezala da. Nire zaborra ere inon ez daiteke egon itsas-hondoan baino hobeto. Ur ilunetan. Ez balitz bezala.

Nire zaborra asko da. Astean bitan larritzen nauen tristura, dagokidanik sinetsi gabe ematen dudan ustezko laguntza, tximeletarik eza erabiltzea egin gabekoen damua baretzeko. Ur ilunetan sakonera doaz denak, urrun nigandik, ikusi ezin ditzakedan tokira.

Azal zuri biluzia itsaso beltzean. Usain txarra darien kezketatik garbitzeko ari naiz igerian, nire zaborretan bainatzen.

Ruper

Ruper 2012-07-08 23:06 #1

Akaso garaia da itsas-hondoa garbitzen hasteko...<br />


Utzi iruzkina: