hil arte hazi eta hazi eta hazi

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-03-05 22:43
1



Nik besoa eskaini

zuk eskua hartu.

Hala ere, beldurrik ez didazula diozu.

Zeru beltzetik elur zuria ari du,

bakoitzak murrua bere erara egiten du. 

Harri pila bat dut zain ohean

utzidazu gaur gordetzen zurean. 

Badira gau ilunean baino

ikusten ez diren hainbat gauza.

Beldurrak eta arrainak

hil arte hazi eta hazi eta hazi. 

Behin zubi oso bat jan nuen

lehenengo harritik azkenera

hainbeste nahi nuenera

ez joateko. 
 
 

arrain bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko zenbat ur behar duen arnasteko, zenbat ur bizitzeko, harri pila bat dugu metatua begien atzeko aldean: zubiak, murruak, bideak, etxeak, harriak finean,  gorputzak, galderak, begiak, hitzak, giltzak eta oheak, Diogenesen sindrome emozional batek jota bezala, amets zaharrak ereiten ditugu gorputz berri eta emankorretan, nor garen ahaztu arte opaltzen besteen hankarteetan, besarka nazazu gogor iztarrekin hegan ez ateratzeko, zure barruraino sartu nahi dut benetan nor zaren ikusteko, beldur bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko, zenbat zu behar duen arnasteko, zenbat ni bizitzeko


Anari, Harriak


hgwxx/7

hgwxx/7 2012-03-06 01:35 #1

Olé, ondo Amaia. Latza abestia eta latza letra<br />


Utzi iruzkina: