Hareazko erlojua

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-12-12 10:55
1


Basamortuak ito ditu denak, lehortu zitzaizkien hasieran gorputzak, zurezko bilakatzeraino. Baina ez zen goroldiorik eurengan, ez eta ihintzik goizetan. Euren enborrak, usteldu beharrean, idortu baizik ez ziren egiten, zerrauts, hauts, errauts bilakatzeko gero.

Lagun sikatuak desagertzen hasi ziren berehala, harea bihurtzen zelarik beren egurrezko sudurra. Hala, lagunen heriotzak eta dekadentziak hiltzen zituen pixkanaka, adiskideen hondarren erruz murgildu ziren lurrean belaunetaraino lehenengo, kolkoraino gero, eskuak soilik gelditzeraino bistan.


Hareazko erlojuaren mehatxuak, noski, umore beltza dakar berekin, horregatik, apustu egin dute noren hatzak seinalatuko duen azkenekoz zerua, infernura joan aurretik.

.

hgwxx7

hgwxx7 2010-12-12 16:45 #1

ona amaia ona, me gusta<br />


Utzi iruzkina: